Irakasle funtzioetan edukiak lantzea baino korapilatsuago gerta dakiguke hauek jasotzeko zailtasunak edo interes eza dutenekin aritzea. Honekin batera, ikastetxeko egunerokotasunean harremanez inguruatuta gaude ikasleekin, gurasoekin, lankideekin eta zuzendaritza taldearekin eta hauekin kolaborazioa izaten amesten degu baina sarritan etsipena datorkigu.
Gatazkei aurre hartu, gutxitu edo kudeatzeko, ingurune fisiko eta emozional seguru bat sortzea ezinbestekoa izango da, non ikasle zein irakasleen beharrak axola eta zaintzen diren. Modu honetan, ikasleen garuna eta atentzioa beren ikasketetan zuzendu ahalko da. Norberaren eta besteen ongizateaz arduratzen den guneak elkarren errespetu, kolaboraziorako eta gatazken kudeaketarako baldintza egokiak sortzen lagunduko digu.
Komunikazio Ez Bortitzak (Marshall Rosenberg-ek sortu zuen eredua), bizitzarako baliagarria izango zaigun tresna paregabea eskaintzen digu. Erlazio trebetasunak indartzeko programa honen bidez, irakasleak norberarekin, ikasleekin eta eskola komunitateko gainontzeko pertsonekin erlazionatzeko abileziak lantzeaz gain, ikasleekin batera ikasten eta praktikatzen joateko proposamenak izango ditu, gelako dinamiketan txertatzeko.
Orain inoiz baino gehiago, hezkuntzak eta bertako profesionalak sostenguak behar ditu. Eskolak bizitzarako prestatu nahi gaitu eta baliabideak behar ditugu.