NIRE ERRONKA
Duela hamarkada bat baino gehiago komunikazioan sakontzen diardut, bereziki familiaren eta eskolaren arteko harremanetan, hitzaldi, ikastaro, guraso eskola, irakasleentzako prestakuntza eta abarren bidez.
Ziur nago, hezkuntzaren aurretik beharrezkoa dela, ahal den neurrian, besteengandik aldentzen gaituzten oztopoak kentzea, hezkuntza eta hazkuntza osasungarria sustatzeko eta ikaskuntza esanguratsua sustatzeko.
Nire nahirik handiena Komunikazio Ez Bortitzaren (KEB) eredua bultzatzea da eta bereziki hezkuntza eta familien alorrean. Ederra litzateke bihotzaren adimena arrazionamenduaren adimenarekin modu eraginkorrean integratu ahal izatea, harreman armonikoago eta aberatsagoak bizi ahal izateko.
ZER DA KEB
Komunikazio Ez Bortitza (KEB) Marshall B. Rosenberg-ek garatutako modeloa da. Enpatiaz entzun eta zintzotasunez adierazteko aukera ematen du, lehenago edo geroago norberaren beharrizanak eta besteen beharrak kontuan hartzea ahalbideratuz.
Sintoma, iritzi, kexa, emozio guztiak, zerbait garrantzitsua adierazteko giza izaerak bidaltzen dizkigun mezuak dira: arreta eskatzen duten beharrak daude!
Gure harremanetan, lotura-kalitate handia sortzeko helburuak gatazkak konpontzen laguntzen du, lankidetzarako bidea irekiz.
ELKARREKIN LAN EGIN DEZAGUN
Proposatzen dudan komunikazio ereduarekin, KEBn oinarrituta, ondorengoa eskeini ahal dezaket:
AZKENENGO ARTIKULUAK
Hauek dira nire artikulu berrienetako batzuk
HARPIDETZAREN BIDEZ KEB-ko GIDAREN PDF-a JASOKO DUZU DOAN
Gainera, hitzaldi/prestakuntzen egutegiaz gain, eduki baliotsu eta sortzen noan proeiktuei buruzko informazioa ere jasoko duzu.
Erabileraren arduraduna: Nerea Mendizabal Etxeberria, helbidea: Uztapide 3-4 ezq – 20740 (Gipuzkoa) | Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es