NIRE ERRONKA

Duela hamarkada bat baino gehiago komunikazioan sakontzen diardut, bereziki familiaren eta eskolaren arteko harremanetan, hitzaldi, ikastaro, guraso eskola, irakasleentzako prestakuntza eta abarren bidez.

Ziur nago, hezkuntzaren aurretik beharrezkoa dela, ahal den neurrian, besteengandik aldentzen gaituzten oztopoak kentzea, hezkuntza eta hazkuntza osasungarria sustatzeko eta ikaskuntza esanguratsua sustatzeko.

Nire nahirik handiena Komunikazio Ez Bortitzaren (KEB) eredua bultzatzea da eta bereziki hezkuntza eta familien alorrean. Ederra litzateke bihotzaren adimena arrazionamenduaren adimenarekin modu eraginkorrean integratu ahal izatea, harreman armonikoago eta aberatsagoak bizi ahal izateko.

ZER DA KEB

Komunikazio Ez Bortitza (KEB) Marshall B. Rosenberg-ek garatutako modeloa da. Enpatiaz entzun eta zintzotasunez adierazteko aukera ematen du, lehenago edo geroago norberaren beharrizanak eta besteen beharrak kontuan hartzea ahalbideratuz.

Sintoma, iritzi, kexa, emozio guztiak, zerbait garrantzitsua adierazteko giza izaerak bidaltzen dizkigun mezuak dira: arreta eskatzen duten beharrak daude!

Gure harremanetan, lotura-kalitate handia sortzeko helburuak gatazkak konpontzen laguntzen du, lankidetzarako bidea irekiz.

ELKARREKIN LAN EGIN DEZAGUN

Proposatzen dudan komunikazio ereduarekin, KEBn oinarrituta, ondorengoa eskeini ahal dezaket:

Nerea-Mendizabal-Comunicacion-no-violenta

HITZALDIAK

Familiei, hezkuntza arloko errealitateari, eta, oro har, interesa duen edonori zuzenduta. Aurkezpen interaktibo eta erakargarrien bidez hausnarketa-gune bat sortzen saiatzen naiz, parte-hartzaileak behaketarako eta ekintzarako motibazioa bilatu ditzan, bakoitzaren aukeren arabera.

GEHIAGO JAKIN
Nerea-Mendizabal-Formacion-Comunicacion-no-violenta

FORMAKUNTZA

Elkarrekiko ulermen eta eraginkortasun-irizpidearekin harreman esanguratsuak zaindu nahi dituen edozein pertsonari zuzendua. Hainbat testuingurutarako formatu desberdinak, edukiak sendotzeko denbora bat eskaintzeko helburuakin, kasu praktikoekin lan eginez.

GEHIAGO JAKIN

AZKENENGO ARTIKULUAK

Hauek dira nire artikulu berrienetako batzuk

Ikusi artikulu guztiak
HARREMANETAN JAR ZAITEZ

NEWSLETTER-ean IZENA EMAN NAHI DUT

Nire hitzaldi eta formakuntzen datak ezagutu nahi badituzu, harpidetzera animatzen zaitut zure postan mezua jaso dezazun.

Pribatutasun politika eta legezko oharra irakurri eta onartzen ditut.

Erabileraren arduraduna: Nerea Mendizabal Etxeberria, helbidea: Uztapide 3-4 ezq – 20740 (Gipuzkoa) | Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es