Teoriatik lokatzera: zergatik erabaki dudan nire lehen eleberria idaztea
Hogei urte baino gehiago daramatzat familiei, hezitzaileei eta pertsonei laguntzen, komunikatzeko artea ikuspegi kontzienteago, gizatiarrago eta bihotz-beroago batetik lantzen. Liburuak idatzi ditut, eta hezkuntza- edo pedagogia-lagungarri gisa erabiltzeko materialak ere sortu ditut.
Baina bazegoen teoriak, ederra eta erabilgarria izan arren, erabat jasotzen ez zuen zerbait: eguneroko bizitzako lokatza, murgilduta gauden harreman mota guztietan sortzen dena.
Horregatik sentitu nuen fikziora jauzi egiteko eta Oinutsik lokatzetan idazteko beharra.
Istorio baten bidez geure buruari begiratzea
Hau ez da ikaskuntza-gida bat, ezta jarraibide-liburu bat ere. Eleberri bat da. Eta ez du amatasunaz edo familiaz soilik hitz egiten; bizitza osoaz hitz egiten du.
Hala ere, dagoeneko irakurtzeko aukera izan dutenek bat egiten dute gauza batean: sakontasunez identifikatuta sentitzen dira, eta liburuaren orrialdeetan autolaguntzarako ispilu bat, hausnarketarako gune bat eta beren harremanetan praktikan jartzeko pista oso zehatzak aurkitzen dituzte.
Kapituluetan, Itxaroren bidelagun izango gara. Bizitzako une jakin bat bizitzen ari den emakumea da, ziurtasunak kolokan jartzen hasten zaizkion garaia, hain zuzen ere. Eguneroko bizitzaren bidez, hainbat esparrutako tirabirak eta ikaskuntzak nola kudeatzen dituen ikusiko dugu: seme-alabekin, bikotekide ohiarekin, maitasun-ilusio berriekin, gurasoekin, betiko lagunekin eta baita lan-eremuan ere, ikasleen, lankideen eta nagusien artean.
Harreman batetik bestera, Itxaro konturatuko da amildegi handiena ez dela besteekin duena, baizik eta bere buruarekin eta kontrolari eusteko eraiki dituen kontakizunekin mantentzen duena.
Itxaroren istorioa idaztea prozesu sakona, zaurgarria eta sendagarria izan da. Tresnak lurrera ekartzeko aukera eman dit: benetako etxe bateko sukaldera, institutuko eztabaidetara, harreman afektiboetako topaketetara, koaderno baten aurrean gauez sortzen diren zalantzetara eta zutik erortzen ikasteko ausardira, nire buruari perfekzioa eskatu gabe.
Bidaia aurrera doa (eta nirekin etortzera gonbidatzen zaitut)
Inoiz sentitu baduzu teoria motz geratzen zaizula bizitzako edozein esparrutan gauzak zailtzen direnean, edo kontrola askatu eta zeure buruari samurtasun pixka batekin begiratzeko beharra sentitzen baduzu, eleberri hau zuretzat da.
Hilabete honetan, eleberriaren aurresalmenta berezia jarriko dugu martxan, abenduan Durangoko Azokara iritsi aurretik, prezio berezian.
Eskerrik asko beste aldean egoteagatik, urte guzti hauetan nire hitzetan konfiantza izateagatik eta istorio berri honetan nirekin batera sartzeko ausardia izateagatik.
HARPIDETZAREN BIDEZ KEB-ko GIDAREN PDF-a JASOKO DUZU DOAN
Gainera, hitzaldi/prestakuntzen egutegiaz gain, eduki baliotsu eta sortzen noan proeiktuei buruzko informazioa ere jasoko duzu.
Erabileraren arduraduna: Nerea Mendizabal Etxeberria, helbidea: Uztapide 3-4 ezq – 20740 (Gipuzkoa) | Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es