Esker onak eman eta jasotzen ikas dezakegu
Marshall Rosenbergek zioenez, esamolderik traketsenetan ere, MESEDEZ adierazten saiatzen gara beti, beste batzuek gure beharretan laguntzea nahi dugunean; eta ESKERRIK ASKO, beharrak bete dituztenean.
Jaso ditugun doai edo opariei denbora bat eskaintzeak elikatu egiten gaitu. Aldi berean, litekeena da ez izatea ematen duen bezain erraza, burmuinak gauza atsegin guztiak alde batera uzteko joera izaten baitu sarritan. Iruditzen zait gure automatikoa programatuta dagoela funtzionatzen ez duena ikusteko edo egiteko dagoena adierazteko. Eta gure esker ona adierazi nahi dugunean, sarritan, positiboki ebaluatzen dugu, edo konplimenduak egiten ditugu, epaiketa besterik ez direnak.
Gogoan dut, duela urte batzuk, nola aurkitu nintzen lagun baten deiak pozarren harritu ninduen egoera batean, egun hartan bilera garrantzitsu bat nuela gogoratu zuenean. Eskerrak eman ahal izan nizkion deitzeagatik, baina asko zapuzten ninduen pertsona horrek ez jakiteak zer izan zen niretzat dei hura. Lastima gure bizitzan eragin handia izan duten pertsonei eskerrak emateko aukera galtzea! Ez nuen nahi gatazkak kontu handiz landu eta sakontzen aritzea eta gauza atseginak alde batera uztea. Nahiz eta esker on horri berriro ez heltzeko eta hitzik ez egiteko desenkusa edo justifikazio askotan harrapatu nuen nire burua, adierazteko bultzada eta ausardia aurkitu nituen, nahiz eta askotan horrelako erresistentziekin topo egiten dudan.
Honekin batera, esker ona jasotzeagatik deseroso sentitzen bagara ere, ia denok nahi izaten dugu benetan aintzatetsiak eta estimatuak izan. Hainbatetan aurkitu gaitezke, “egiten duzuna eginagatik, inoiz ez dizute hitz atseginik esaten, baina akatsen bat egiten baduzu, berehala botatzen zaizkizu gainera”.
Baina berri nagusia da esker ona eman eta jasotzea landu eta entrenatu dezakegula. Komunikazio Ez Bortitzak fokua non jarri jakiteko argitasuna ematen dit, arreta funtsezko 3 osagaitara eramanez, nahiz eta beti ez dugun aukeratzen hitz guztiak jartzea:
1) Gure ongizatean lagundu duten ekintzak
2) Ase diren gure behar espezifikoak
3) Behar horiek asetzearen ondorioz ditugun sentimendu atseginak.
Kontua ez da errealitatea eraldatzea, gozatzea edo positibatzea. Eskertzak gauza ukiezinak edo ukigarriak aitortzea esan nahi du, hainbat modalitatetan. Esker ona izan daiteke zorion-sentimenduak suspertzeko praktikarik eraginkorrena, bizitzarekin gusturago sentitzen lagunduz, baita osasuntsuago ere.
Nola barneratu dezakegu egunerokotasunean? Iradokizun batzuk:
1) Egunean zehar, gorde minutu bat zure esker ona non zentratu nahiko zenukeen idazteko. Horren ondoren, itxi begiak eta eseri une batez gauza edo pertsona horretara modu positiboan bideratzeko. Horrek bero-sentsazioa sortzen du barruan. Sentimendu hori esker ona da, eta behin sentitzen duzunean, arnasa sakon hartu eta zure kontzientziarekin bat egin dezakezu.
2) Gauez, eskerrak emateko hiru gauza idatzi zure esker oneko liburuxkan.
3) Idatzi esker oneko gutun bat zure bizitzan eragin positiboa izan duen zure iraganeko norbaiti.
4) Normalean goraipatzen ez dituzun pertsonei zintzotasunez eskertza.
5) Begiratu leihotik, edo irten kalera, eta aurkitu balioesteko zerbait.
6) Norbaiti esker ona deskubritzen lagundu.
7) Proposatu zerbait esatea estimatzen duzun norbaiti, egunero.
8) Begiratu zeure buruari ispiluan hortzak garbitzen dituzun bitartean, eta pentsatu zutaz estimatzen duzun edo zeure buruaz harro zauden zerbaitetan.
9) Eguneroko harremanetan, laudorioak eta konplimenduak behaketa, sentimendu eta beharretara itzultzea.
Esker ona sentitzen dugun horretan arreta jartzeak izan dezakeen eragina esperimentatzera animatzen zaitut. Marshall Rosenbergek esan ohi zuen “esker ona gasolina moduko bat” dela eta, beraz, oso beharrezkoa dela gure energia eta bizitasun biltegia agortzen ari denean. Eskerrak ematean, ospatu dezakegu beste pertsona batzuek gure bizitza nola aberasten duten; edo esker ona jaso dezakegu nagusitasun sentimendurik edo apaltasun faltsurik gabe, eskaini digun pertsonarekin batera ospatuz.