Nola daramat mugak jartzearen ikasgaia?
Nire ibilbide pertsonalean eta familiekin eta hezitzaileekin egiten ditudan laguntzetan, mugak ezartzearen ikasgaia egiteke daukagula sumatzen dut. Gure bizitzako esparru eta harreman guztietan agerian jartzen da gai hori. Seme-alabekin, bikotekideekin, senideekin, lagunekin edo lan-munduko pertsonekin, batzuk autoritarismotik gertu egon daitezke, “hala delako”, “nik esaten dudalako eta kito”. Beste batzuk, aldiz, “honaino” esateko behar besteko indarrik edo kemenik gabe agertuko gara, permisibitatean murgilduz. Nahiz eta gure joera alde batera edo bestera joan, denok erabiltzen ditugu bi estiloak, maiztasun edo intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin. Zenbat kostatzen zaigun mugak modu irmo eta atseginean jartzea!
Oro har, bi modutan jokatu ohi dugu: gure gurasoek egin dutena errepikatuz, “hau da egin behar dena”, “gu ere hortik pasatu gara eta ez gara hain gaizki atera" lelopean. Edo, kontrako leku batean kokatuz, jasotakoaren zuzeneko erreakzio gisa, “ez dut gurasoek egin zidatena egingo”. Heungandik jaso duguna eta egiten ari garenanari leku eman eta ondratzeak, hemendik aurrera eraiki nahi dugunerako bakea eta zoriona ekar dakigukela experimentatzen noa. Nire pentsamenduei, sentipenei, ekintzei, hitzei etab. mugak ezartzeko zailtasunekin aitortzen naiz.
Honekin bihotzberoa izan nahi dut, eta neure burua onartu, gehiago presionatu gabe, adibidez, gelditzea edo atseden hartzea komeni zaidala jakinda ekintzan jarraitzen dudanean. Modu honek, nire beharretako batzuk betetzen ez dituen arren, beste batzuk zaintzeko egiten dut, eta hauei lehentasuna ematen ari naizela jabetzen naiz. Horrek prezio bat izango du nigan, nire beharrak ez direlako orekan egongo eta nire harremanetan eragina izango duelako. Logikoa eta gizatiarra da ez jakitea zer muga, zer ekintza hartu, noraino bai eta noraino ez. Logikoa eta gizatiarra da zer bide hartu eta nola hartu ez jakitea. Akatsak egitea balizkoa da. Bizitza osoa dugu ikasteko.
Nire ikaskuntza prozesuan adi egon nahi dut zein egoeratan gainditzen naizen muga ezarri gabe, eta hor goxotasunez tratatu nahi naiz. Lehentasuna eman nahi diot mugak ezartzeari, nahiz eta irmoa eta adeitsua ez izan, isildu beharrean. Nire denbora hartuko dut eta laguntza bilatuko dut, beharrezkoa bada, ausartzen ez naizen edo bestela egiten ez dakidan egoeretarako argitasuna eta ausardia lortzeko. Eta onartu nahi dut, halaber, zenbat aldiz ezarri ahal izan dudan muga bat, neure buruaz ziur, tinko eta adeitasunez. Egiten dudanean, konturatzen naiz:
1) Nire mugek, nire premiak zaintzeaz gain, besteei segurtasuna, babesa eta euspena transmititzen dien erreferentzia dela. Eta hau jakiteak animatu eta bultzatu egiten nau.
2) “Ez" esan nahi dudanean, zerri “bai” esaten ari naizen ikusteak argitasuna ematen dit.
3) Nigan eta besteengan eragin dezakeen inpaktua identifikatzeak bihotza zabaltzen dit.
4) Estrategia bakarraz haratago zaintzeko modu asko daudela uste izateak bidea lasaiago eta itxaropenez zeharkatzera narama.
Eta zuk, nondik hasi edo jarraitu nahi duzu?