Eskaera eraginkor eta erakargarriak
Gizakion ongizatea, bizitzeko beharrezkoak zaizkigun alderdiak ezagutu eta hauek asetzearen esku dago. Gustoko ez zaigun hori horrela izatera eramaten gaituen arrazoia zein den argitu ondoren, beharrizan hauek zainduko dituzten ekintza zehatzak aurkitu eta hauen zerbitzura martxan jartzea beharrezkoa izango zaigu. Bide horretan, eskaera eraginkorrak egitea lagungarri egin dakiguke.
Eskatzearen atzean sutilak izan daitezken alderdiak egon daitezke; adibibidez, honen inguruan sortu ditugun usteak besteak beste. Eskatzea ahultasunarekin, besteak gogaitzeko edo gehiegi kargatzeko beldurrakin erlazionatzen badut, “ez” entzuteak izutzen banau edo eskatu gabe besteak ohartu eta kolaboratu beharko lukeela pentsatzeak erresistentziak sortuko dizkit.
Eskatzera animatzen garenean aurkitzen garen zailtasunetako bat exijentziarekin nahastea izan ohi da. Batzuetan, “mesedez” esatearekin edo tonu onarekin eskatu izanak besteak “bai” esan beharko lidakeela pentsatzera eramaten nau, exijentzian nagoela ohartu gabe.
Benetako eskaera edo eskakizunean ote nagoen bereizten laguntzeko bi galdera egin ditzaket:
1) Irekita nago “ez” entzutera? Benetako eskaera bat adierazi badut, ezezkoa den erantzun bat jaso ahal izango dut.
2) Irekita nago besteari garrantzitsua zaiona ulertu eta kontuan hartzera?
Besteak nire eskariei “ez” erantzuten badio, horrek ez dakar ezeren etsipena edo amaiera. Pertsona hau beste zerbaiti “bai” esaten ari zatzaio eta hontara irekitzeak, bion ongizatea zainduko duen irtenbideak topatzeko eszenatoki berri batera eraman gaitzake.
Horrez gain, honako ezaugarri hauek gure esku dagoena egiten lagunduko digute, eskaera gure premiekin lankidetzan aritzeko aukera handiagoarekin jasoa izan dadin:
- Zehatza: eskaera abstraktu batek betetzeko aukera gutxiago ditu. “Gehiago lagunduko al zenidake?” esan ordez “patatak zurituz lagunduko al zenidake?”.
- Ekintza daramana: egitea nahi duguna adierazi, izatea nahi duguna baino gehiago. “Jendearekiko errespetu handiagoa izango al zenuke?” esan ordez, “tonu baxuagoan hitz egitea posible izango al zenuke, nik egunkaria irakurtzen dudan bitartean?”
- Baikorra: nahi duguna adierazi, eta ez, nahi ez duguna. “Zure ahizpa jotzeari uztea eskatzen dizut” esan ordez, “zure ahizpari esan nahi diozun hori hitzez esan zeniezaioke?”.
Ongizatearen boterea, beharrak asetuko dituzten ekintzetan eta geuri edo besteei egingo dizkiegun eskaeratan egongo da. Daukagun potentzial eta askatasun guztiarekin heldu diezaiogun gure bizitza aberastu dezakeen guztiari.