Nire arreta aipatutako lau osagaietara zuzentzeko jarraitu behar dudan bidea honako hau da, bai eszenatokitik kanpo gelditzen naizenean, baita egoera errealetan nagoenean ere.
- Argitu zer gertatzen zaidan, atentzioa lau elementuetara zuzenduz:
- BEHAKETA: Gertaeren deskribapena egin, ikusi edo entzuten dudanarekin; bikoteak esan dit, gaur ere ez duzu egin eskatu nizun zeregina, beti berdin!” …
- SENTIMENDUAK: Nola sentitzen naiz hau gertatzen denean? Triste, haserre eta ezinean sentitzen naiz …
- BEHARRAK: horrela sentiaraztera eramaten nauten balore, irrika, premia, edo aspektu garrantzitsuak; “izan ere, ez egiteko izan ditudan arraoiak ulertzea behar dut, egin ditudan gauzak aintzat hartu, eta ez soilik egin ez dudana erreparatu, eta batez ere, egitea eskatzen zaidan guztia egin ahal izateko laguntza behar dut”.
- ESKAERA: Gure bizitza aberasteko, gure beharrak zaintzeko, norberari, besteari edo hirugarren bati eskatu nahi dizkiogun ekintza zehatzak; “gustoz egiten ditudan gauzen zerrenda egingo dut eta bikoteari eskatuko diot ea posible duen aste honetan egin ditudan gauzetatik bi edo hiru gustatu zaizkionak esatea?”
- Besteari zer gertatzen zaion entzun, atentzioa lau elementuetara zuzenduz:
- BEHAKETA: Gertaeren deskribapena egin, ikusten eta entzuten diren ekintza konkretuekin; “eskaera hori egin zenidala hamabost egun igaro direla ikusten duzunean…”
- SENTIMENDUAK: Nola uste duzu sentitzen dela gertatzen ari denarekin? “beharbada haserre, zapuztuta eta ezinean sentitzen zara…”
- BEHARRAK: Horrela sentitzera bultza dezaketela iruditzen zaizkigun pertsona honen balore, premia edo aspektu garrantzitsuak;“beharbada laguntza behar izateaz gain, zure gauzei ere garrantzia eman eta baloratzea behar duzulako, eskatzen duzuna kontutan hartuko dela konfiatzeko…”
- ESKAERA: Beste pertsonari bere beharrak aseak izateko gustatuko litzaizkioken ekintza konkretuak; “ziurrenik ikaragarri gustatuko litzaizuke esandakoa egina dudala entzungo bazenit…”
- BAIEZTAPENA: Beste pertsonarekin baieztatu egin dugun hipotesia zuzena den ala ez; “horrela da? hau da gertatzen zaizuna?”
Ez dago orden zorrotzik adierazpen zintzotik edo entzute enpatikotik hasteko. Aldi berean, egoera kritikoa denean edo beste pertsonak ulermena behar duela intuitzen dudanean eta nik neurea eutsi dezakedala sentitzen dudanean, empatiaz entzutetik hastea lagungarri gerta ohi da, bere beharrak ere axola zaizkigula helarazita, nahiz eta aukeratu duen estrategiarekin ados ez egon. Jarrera eta disposizio horrek asko lagundu dezake solaskideek belarriak ireki eta guri gertatzen zaiguna ere entzuten jartzeko, errespetuzko klima batetik.
Jakina da bestearekin ados ez gauden zerbait modu horretan entzutea, ez dela zerutik erortzen den zerbait, eta beraz, praktika eskatzen duela.
Horrek ez du esan nahi zentraturik egon behar garenik uneoro edo lauak izan behar dugunik, aztoratu gabe eta entzute osoa eskainiz une guztietan. Gizakiak gara, mugatuak, eta nire erronka ahalik eta kontzientzia gehien edukitzea da, nigandik eta besteengandik noiz deskonektatzen naizen ohartzeko. Modu horretan, nahi eta ahal dudanean, zerbait gehiago deskubritu ahal dezadan, ibilbide zehatzak bizitzaren zerbitzura jartzeko hautua egin nahi dut, bizitzari alienatuta ibili beharrean.