Komunikazioa hitzetatik haratago doala konturatuz, sotilagoa eta funtsezkoagoa da hitz hauek mugiaratzen dituzten asmoa. Hori dela eta, egoera batean murgilduta nagoenean, hiru gauza hauetariko bat lortu nahian ibili naiteke:
- Arrazoi dudala pentsatzea eta gauzak nire ustez egon beharko luketen bezala
egotea lortu nahi izatea.
Desiratzen dudana lortzeko, egoera kudeatzeko hainbat modu erabiltzen ditut; esate baterako, inposatzea, mehatxatzea, zigortzea, saritzea, errudun sentiaraztea, konbentzitzea, aholkuak ematea, diagnostikatzea… Askotan, ez dute gatazka konpontzen edo berriro agertzen da.
- Ezer ez egitea, pasatzen uztea.
Batzuetan, pasatzen uzteko taktika askatzeko modua da, baina sarritan gatazka ez da konpontzen eta betiko borroka berresten da. Gainera indarberrituta ager daiteke, desblokeatzeko zailtasunak areagotuz.
- Bat egitea eta elkarlana bilatzea.
Gure asmoa bizi dugun horrekin eta gure seme-alabei gertatzen zaien guztiarekin sintonizatzea da. Guztion beharrak ulertzea eta denen artean berdintasunez aritzea, guztion artean konponbide egokia aurkitzeko helburuarekin.
Lehen bi aukerak ohikoenak izaten badira ere, oro har, badakigu ez gaituztela lortu nahi diren emaitzetara bideratzen. Zentzu horretan, Marshall B. Rosenbergek gure asmoa zein den jakiteko modu bat proposatzen zuen, honako hau galdeginez: “Zertan ari zara? Arrazoia eduki nahian ala zoriontsu izan nahian?”.
KEBaren helburu nagusia konexio-kalitate altua sortzea da, eta, horren bidez, gatazkak aurreikusi eta konpontzea, eta elkarrekiko onurarako konponbideak lortzea. Horretarako, erabiltzen ditugun hitzak baino garrantzitsuagoak dira mugitzen gaituzten asmoak. Hitz egoki eta aproposak besteekiko lotura sortzeko modu indartsua izan daitezke. Hala ere, asmo argi eta kontzienterik gabe, adierazpenik landuena ere, hutsala edo manipulatzailea izan daiteke. Guztion beharrak axola dutela usteak, bi aldeak asebeteko dituen irtenbidea aurkitzen lagunduko du, oinarrizko ezer galdu ez dugunaren sentsazioarekin.
KEBan oinarritu naiteke nire harremanak ahalik eta gehien elikatzeko, neure buruarekin dudan harremana barne. Batetik, nire izate osoan zer gertatzen zaidan argituz, ondoren adierazi nahi dudana zintzotasunez egiten lagundu diezadake (norberarengandik hitz eginez, besteez hitz egin beharrean). Bestetik, ondokoa bere osotasunean entzuteak ere, hitzetatik eta ikusten edo interpretatzen ditugun ekintzetatik haratago, onuragarri izango da guztiontzat.
Horretarako, nire begirada erlazioan jarrita, beharrezkoa zait barneko espazio bat irekitzea asmo horrekin lerrokatuta. Hori, zalantzarik gabe, arrazoia eduki nahi izatea edo bestea aldatzen saiatzea baino eraginkorragoa da.