AMORRUA
Energia suntsitzailetik eraikitzailera.
Orokorrean, amorrua bortizkeriaren poltsa berean sartu ohi dugu. Sarritan, energia honetatik jaiotako erantzunak suntsitzaileak izan ohi da eta mina eragiten dute. Era berean, amorru eta agresibitatea, gizatiarra ere bada eta honek duen energia, gure eta besteen beharretarako erabili dezakegu.
Batzutan, ingurukoengan izan dezakeen eragina zaindu gabe kanporatzen dugu. Bestean, jabetuagatik ezinezko zaigu eustea. Litekeena da min garraxia adierazteko beharra izatea, edo une horretan guretzat garrantzitsua dena aintzat hartzeko beste modurik aurkitu ez izana.
Beste batzutan amorrua tapatu, ezkutatu egiten degu. Kanpora begira nahiko lasai agertu bagaitezke ere, bortizkeria geureganatzen dugu, “goxo faltsu” irudikatuz, erlazioa babestu, harmonia, pakea, segurtasun afektiboa edo onarpena bermatu nahian. Aldi berean, amorrua desaktibatu ezean, barruan gordetzen ari garen bortizkeriak, era batera edo bestera, lehenago edo beranduago, kanpoan azaleratzeko arrixkua izango du.
Estilo batekin edo bestearekin gehiago identifikatu arren, denok kanporatu dugu noizbat modu impulsiboan edo denok irentsi dugu. Gugan dagoen botearea hartu eta amorrua bizitzako energian bihurtu dezakegu. Indar hau gure beharrak adierazi eta asetzeko erabili dezakegu eta ez inoren aurka joateko.
Pazientzia edukitzen amesten dugu, minik egin gabe kudeatzeko modu eraginkorragoak izango ditugulakoan. Eta gune gorrian gaudenean, momenturik zailena zaigu gure emozioen kontrola izan eta barneraturik gabe ditugun modu eraginkorrak martxan jartzeko. Beraz, gurekiko ulermen, begirada goxoa edukitzea eta gure intentzioa errekonozitzea izan daiteke lehen urratsa, gure haserre edo erruari egur gehiago bota gabe. Ezin dugu ez dakigunik egin. Aldi berean, honek ez du esan nahi eskuak gurutzatzea besterik gelditzen zaigunik.
Beraz, nola joan amorruaren impotentzitik gure indar eta energiaren potentziara?
Aztoratzen ari naizela ohartarazten didaten seinaleak ezagutu eta identifikatzeak lagundu gaitzake, atentzioa leku deberdinetara zuzenduz: zer sentitzen det gorputzean? Zein dira nire pentsamenduak eta jokaerak haserretzen hasten naizenean? Beharbada taupadak azkartu, izerdia, sabeleko kilimak, hitz egiteko tonua edo bolumena igo, mugimendu zakarrak, zentzurik gabeko joan etorriak, “egin beharko luke, ez luke hau gertatu behar…” moduko pentsamenduak edo abixuak ematen jartzen naiz.
Seinale hauek nabaritzen hasten garenean, gure lasaitasunera eraman gaitzakeen errekurtsoak aukeratu genitzake, hauei kasurik egin ezean, errailetatik guztiz irteteko aukerak haundituko bati dira. Hortik aurrera esan edo egin ditzakegunak harremanean zauriak erakitzeaz gain, lortu nahi dugun hortatik urrutiratzeara eraman gaitzake.
Lasaitasun edo kalma berreskuratzeko emozioen autogestioan, norbere bideak topatzeak ahaldunduko gaitu: arnastu, zenbatu, distantzia hartu, deskargarako moduak topatu… Hala ere, egoera honek ez lukela gertatu behar, ez dela justua, besteak aldatu behar duela… pentsatzen jarraitzen badugu, suari egurra botako diogu. Helburua ez litzateke modu paziente eta perfektuan aritzeko haserrea kontrolpean edukitzea lortu behar izatea. Amorrua desaktibatzearekin, egoera beste puntu batetik ikusten laguntzeaz gain, ondoren damutu naitekeenak sahisteko balio diezaguke.
Haserrea eragin digun arrazoiak birkolokatzeak energia eraikitzaile eta arduratsu batekin lotzen lagunduko gaitu. Eta hemen hasiko da emozio honen benetako lanketa.
Haserrea mezularia da eta gure bizitza hobetzeko informazio ezkutua darama. Ageriko informazioa egoera horretan eta pertsona horrekiko sortu ditugun pentsamenduak dakarte, sinisten ditudan idea eta usteak. Hauek dira gure haserrea pizten eta mantentzen dutenak, gure haserrearen arduradun jartzen ditugunak (ez dit batere laguntzen, bost axola natzaio, ez lidake horrela erantzun behar…) eta une egokia da pentsamendu horiek zalantzan jartzeko.
Sinismen edo expektatiba horiek askatu eta hauen barruan gordetzen diren behar edo aspektuak aurkitu ditzakegu (laguntza behar dut, axola dudala sentitu nahi dut, begirunea eta tratu atsegina behar dut…). Gure behar hauek zaintzeko ardura guregan hartuta, zer eta nola bideratu dezakegun hausnartu dezakegu, baita besteari ere partekatu, lekuko denean. Kasu honetan, desberdintasuna markatuko du, haserrearen ardura beregan edo gugan jarrita adierazten dugun. Adibidez “behin ere ez diazu kasurik egiten, egoista bat zea!” esan ordez “nirea ere kontutan hartzea behar dudala ohartzen naiz eta eskatu dudan hau egingabe dagoela ikustean asko frustatzen naiz” adierazi genezake.
Bestetik, beste aldean gauzak gertatu diren bezala gertatzeko zein bizipen izaten ari den ikusi dezakegu. Bere jokaeren atzean dagoen aldarria ikusteak eraso pertsonaletik askatzen lagundu gaitzake. Eta hauek ulertu edo asetzeko aukerak ere baloratu ditzakegu.
Gai honen inguruko bi liburu gomendatzen dizkizut:
-El sorprendente propósito de la rabia
-Kira jirafa eta haserrearen diamanteak (ipuina)