Esan edo ez esan? Zenbat aldiz aurkitzen gara zerbait esan edo gordetzearen dilemarekin? 

Ez dugunean esaten, gatazkak sahiestu nahi izan ditzakegu; baliteke abegikorrak izan nahi izatea, bestearekin bat egitea bilatzea edo onartuak izateko dugun modua izatea. Aldiz, era batera edo bestera, hitza jartzea aukeratzen dugunean zintzotasunari, gardentasunari edo norbere egiari garrantzia emateak bultza dakiguke esateko dudana partekatzera.

Esan nahiko genukeena deserosotasunik eragin gabe adieraztea gustatuko litzaiguke. Norbait mintzearen beldur izan gaitezke eta ez dakigu nola egin. Baina askotan, egoerak gehiago korapilatu ditzakegu, esan gabe gelditu dena ez bait da desagertzen.  

Bikote-harreman bat amaitzeko beldurrez gaudenean bezala, harreman hori garaiz ez amaitzearren, bikotekideari min handiagoa egiteko moduan jokatu dezakegu. Deserosotasun edo ondoeza kanporatu edo ez, nire barrenean dago, eta beste pertsonak edo harremanak bidesari hori ordainduko du. Sarritan nahi ez dugun hori eragiten dugu eta zenbaitzutan, biderkatuta. 

Esan edo ez esan… Nire egia zaindu nahi dut? Edo bestearen mina sahiestu nahi dut? Zenbatzutan gatazka ekidin nahi dut baina kanpora ateratzen ez dudan gatazka, nire barrenean eraman dezaket. Esan dezakedana besteak minarekin jaso dezake. Hori ezingo dut ekidin. Aldiz, niri gertatzen zaidana azaltzerakoan nitaz hitz egin dezaket, ahalik eta modu zainduenean. Eta hau bai dago nire esku. 

Horrela, norbere bizipenei garrantzia kendu gabe,

1. Norbere burua, norbere egia baloratzen eta errespetatzen hasi gaitezke.

2.Besteak gutaz fidatu ahalko du.

3.Harremana indartu dezakegu. Izan ere, gure adierazpena besteekin lotura sortzeko aukera bat izango da.

Esandakoak deserosotasuna sortzen badu edo bestea gogaitzen bada, enpatiaz entzun dezakegu. Izan dezakegun elkarrizketan, bioi funtzionatuko digun konponbideak aurkitzeko asmori eusten badiogu, litekeena da bata bestearengandik hurbilago amaitzea.

Bitxia egiten zait ikustea, pertsonentzat nahi dudan zaintza eskaini nahian, hainbat egoeratan ez naizela kontuan hartzen garrantzitsuak iruditzen zaizkidan beste alderdi batzuetan. Nahi eta ahal dudanean badakit nire egia adierazi dezakedala besteekiko begirunez. Eta zuk? Zeini, zer eta nola adierazi nahi diozu? Zein egoeratan ausartuko zara?