Nire bizitza pertsonalerako eta profesionalerako sendotasun gehiago eskainiko zizkidaten lanabesen bilaketan, Marshall B. Rosenberg-en Komunikazio Ez Bortitza aurkitu nuen. Nire ibilbidean ardatz nuklear bat aurkitzea bezalakoa izan da, bertatik nire bizitzako gainerako bideak egiteko tresnak aurkitzen ditut, galtzen naizenean berriro ere aurkitzen laguntzen nautenak. Bere konkrezio mailak erakarri banindu ere sakontasun eta sotiltasunez betea dago eta aldi berean hautemangarria eta estimulatzailea da.
Baina, zeri deitzen diogu bortizkeria? Irainetan, erasoetan, jotzean… indarkeria dagoela denok onartzen dugu. Orain, paradigma honen barruan, bestea mintzeko, urrutiratzeko edo defentsan jartzeko ipintzen dugun edo esaten dugun guztiari bortizkeria deritzogu. Hau da, bortizkeria lirateke epaiak, etiketak (ongia eta gaizkia, errua eta, beraz, merezitako zigorrak edo sariak), exijentziak (“egin beharko luke, ez badu egiten…”), arrazoia eduki nahi izatea, kuestionatzea, gutxiestea, konparatzea…
Horrelako elementu sotilak aurkitzea edo ezagutzeak argitasuna ematen digu, batzuetan komentario txiki batek norbait ixtera edo defentsan jartzea ekartzen baitu, sarritan horrela jartzearen arrazoia ulertzen ez dugularik, eta ondorioz, gehiago haserretzera eramaten gaitzake. Horrela, mindu eta urrutiratzen gaituena, txiki izanagatik, bortizkeriaren poltsaren barruan sartuko dugu.
Orduan, zeri deituko diogu ez bortitza?
Hurbiltasuna sortzen duen guztia sartuko dugu paradigma horretan, erakarpen magnetikoa duen eremu bat sortzeko laguntzen duen guztia. Indarkeria sortu ordez, hurbiltasuna, erakarpena, sintonia sortzea.
KEBren helburua kalitate handiko konexioa sortzea da, horren bitartez, naturaltasunez elkarri eman eta jasotzearekin gozatu ahal izateko. Guztion beharrak zainduta egongo direnearen desirak sortuko du, lehenago edo beranduago, guztiontzat onuragarriak izango diren emaitzak lortzea eta guztiok irabazi, aberastu eta ondorioz, hazi izanaren sentimendua izatea.