Txakala eta Jirafa: hobeto ulertzeko bi hizkuntza
Gaur, Jirafa Hizkuntza liburua aurkeztu nahi dizuet, Hezkuntzan eta familietan Komunikazio Ez Bortitza (KEB) egunerokoan txertatzeko pentsatutako baliabidea. Liburu honek ariketak eta dinamika ezberdinak eskaintzen ditu, bai ikasgelan bai etxean, giro seguru bat sortzeko, eta horrekin batera, adimen emozionala eta erlazionala garatzeko eta gatazkak hobeto kudeatzeko.
Zer aurkituko duzue liburu honetan?
- Komunikazio Ez Bortitzaren printzipioak barneratzeko ariketak.
- Lankidetza eta konfiantza giroa sortzeko proposamenak.
- Autokonozimendua, harreman osasuntsuak eta gatazken konponketa baketsua bultzatzeko dinamikak.
Liburuaren erdigunean bi animalien erabilera dago, komunikazio estiloen metafora gisa: txakala eta jirafa.
Txakala: urruntzera eramaten gaituen hizkuntza
Marshall Rosenbergek txakala aukeratu zuen komunikazio bortitzaren sinbolo gisa, ez animalia “txarra” delako, baizik eta besteengandik urruntzen gaituzte jarrerak islatzen dituelako. Txakal hizkuntzak honako hauek barne hartzen ditu:
- Zerbait ona edo txarra den epaitzea.
- Errudunak bilatzea.
- Gure beharrak besteena baino lehenago jartzea.
- Manipulazio taktiken erabilera.
Txakala babesteko beharretik jarduten du. Askotan ez gara konturatzen, baina norbaitek modu oldarkorrean zerbait eskatzen duenean edo isiltasuna erabiltzen duenean zigortzeko, txakal hizkuntza erabiltzen ari da. Garrantzitsua da ulertzea txakal hizkuntza ez dela oker dagoen zerbait, baizik eta guretzat zerbait garrantzitsua jokoan dagoela adierazteko topatzen dugun modu torpe bat.
Jirafa: hurbiltzera eraten gaituen hizkuntza
Jirafak, aldiz, enpatia eta bihotz-berotasunaren komunikazioa sinbolizatzen du. Marshallek aukeratu zuen, izan ere, lurreko ugaztunik bihotz handiena duen animalia da, eta horrek besteekin bihotzetik konektatzeko gaitasuna irudikatzen du.
Jirafaren hizkuntza erabiltzen dugunean, ez ditugu errudunak bilatzen, ezta gure egia inposatzen ere. Horren ordez, geure burua eta besteak ulertzen saiatzen gara, entzute sakonaren eta enpatiaren bidez. Horrek bi aldeek dituzten beharrak zaintzen dituzten irtenbideak aurkitzea ahalbidetzen digu.
Txakala eta Jirafa: biak gure barreneko zati dira
Liburuaren mezu nagusietako bat da ez dela txakala ezabatu behar jirafa perfektu bihurtzeko. Komunikazio estilo biak gure izaeraren parte dira. Garrantzitsuena da noiz ari garen txakal gisa jokatzen identifikatzea eta gure “barruko jirafa” erabiltzea gure baitan gertatzen dena ulertzeko.
Komunikazio Ez Bortitzak ez ditu ekintzak onak edo txarrak bezala sailkatzen, baizik eta gure erreakzioak kontzienteak izatera eta horietatik ikastera gonbidatzen gaitu. Adibidez, galdera hauek lagungarriak izan daitezke:
- Zer behar nuen une horretan?
- Nola zaindu dezaket neure burua identifikatu dudan honetan?
Galdera hauek komunikazioaren aldaketa positiborako gakoak izan daitezke.
Dinamikak eta hausnarketa
Liburuan, 30. orrialdean, dinamika erabilgarri bat aurkituko duzue talde handitan edo familiarekin lantzeko. Hausnarketa egitea proposatzen da, zer jarrera urruntzen gaituen eta zer hurbiltzen gaituen aztertuz. Galdera hauek lagungarri izan daitezke:
- Zer da zuretzat bortizkeria eta zer ez-bortizkeria?
- Zein jarrerak edo keinuek kolaboratzeko gogoa kentzen dizute norbaitekin?
- Besteek zer egiten dute zure inguruan egon nahi izateko?
Hausnarketa hauen ondoren, bi zerrenda egin ditzakezue: urruntzen gaituzten keinu edo jarrerekin bat, eta hurbiltzen gaituztenekin beste bat. Esperientziak partekatzea ikuspegi horretatik elkarrizketa eraikitzailea sor dezake.
Eztabaida Ez Bortitza: konexioa eta etengabeko ikaskuntza
KEB ez du perfekzioa bilatzen, baizik eta konexioa, auto-kompasioa eta etengabeko ikaskuntza. Ez da txakal izateari uztea edo beti jirafa izaten saiatzea; baizik eta gure ekintzak ulertzea eta txakal moduan jokatzen dugunean gure burua atsegintasunez tratatzeko bideak aurkitzea.
Adibidez, bortizkeriaz erreakzionatu badugu, erruduntasunez zigortu beharrean, geure buruari honako galdera hau egin diezaiokegu: “Une horretan nituen baldintzekin, zer egin nezakeen desberdin? Zer egind ezaket orain? Zer lagunduko lidake hurrengoan?”
Ondorioa
Komunikazio Ez Bortitzak gure barruan dagoen txakala eta jirafa entzuten gonbidatzen gaitu, gure ekintzetatik ikasten epaitu gabe. Gure harremanak hobetzeko eta pertsona gisa hazteko tresna indartsua da.
Zure burua horretan probatzera animatzen zara?
HARPIDETZAREN BIDEZ KEB-ko GIDAREN PDF-a JASOKO DUZU DOAN
Gainera, hitzaldi/prestakuntzen egutegiaz gain, eduki baliotsu eta sortzen noan proeiktuei buruzko informazioa ere jasoko duzu.
Erabileraren arduraduna: Nerea Mendizabal Etxeberria, helbidea: Uztapide 3-4 ezq – 20740 (Gipuzkoa) | Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es