Jirafa Hizkuntza Liburua

17,00

Komunikazio Ez bortitzean (KEB) oinarritutako liburu honek, ikasleekin lantzeko proposamen sorta eskaintzen du. Emozioak, beharrak, gatazken kudeaketa eta autoestimua lantzeko etapa desberdinetarako dinamikak biltzen ditu.

Irakasleentzat ezinbesteko euskarria, zeharkako hezkuntza-gaitasunetan oinarrituta, bizitzarako behar dituzten balioetan sakontzeko.

Kategoria:

Deskribapena

Jirafa lengoaia Marshall Rosenbergek erabiltzen duen metafora bat da, Komunikazio Ez Bortitzararen egilea, pertsonak elkarrekin konektatzen laguntzen duena eta guztien beharrak berdin baloratzea ahalbidetzen duena. Helburua norberarekin eta gainerako pertsonekin enpatiaz erantzuteko trebetasuna indartzea da, eta guztien artean lankidetzan aritzeko gogoa piztea, gatazkak modu eraginkorragoetan konpontzea erraztuz.

Egileak adimen emozionala eta erlazionala lantzeko gelan egin daitezken dinamika ugari aurkezten ditu. Nork bere burua ezagutzeko, autoestimua garatzeko eta gatazkak kudeatzeko lan tresnak eskaintzen ditu, eskolako eta gizarteko bizikidetzarako alderdi funtsezkoak.

Informazio Gehigarria

Dimensions 24 × 17 × 1 cm
Hizkuntza

Euskera, Castellano