Zutani Jolasa

24,00

Etxean zein eskolan erabil daitekeen joku didaktiko bat da, adimen emozionala eta gatazken kudeaketa lantzea helburu duena.

 

 

Kategoria:

Deskribapena

Mahai jolasa honek ondorengo helburuak bilatzen ditu: adimen emozional eta erlazionala indartzea; komunikaziorako giroa erraztea; gu geu eta besteak ulertzea; irtenbide eraginkorrak topatzeko.

Gatazka bat konpontzeko joko-proposamena geure buruaz kontzientzia hartzean eta beste pertsonak izan dezakeena asmatzean datza. Espazio fisiko komun gisa erabiliko dugun panel baten bidez, egoera zehatz eta erreal batean gertatzen zaigun hori ikusteko aukera izango dugu.
Horrela, modu dibertigarri eta erakargarrian, sentimendu eta premia horiek adierazten ikasiko dugu, guztiak kontuan hartzen dituzten konponbideak bilatzen ikasiko dugu, bakoitzaren beharrak zaintzeko ekintzak proposatuz.

Proposamen honez gain, material hau ezagunak zaizkigun jolas anitzetara egokitzen da (bikoteak aurkitu, asmakizunak, zein da zein…), hiztegi emozionala eskuratu eta barrurako begirada barneratzen lagunduko dutenak.

 

Informazio Gehigarria

Hizkuntza

,