Sentimendu eta beharren karta-sorta

10,00

In stock

Sentimendu eta beharren karta-sorta, Komunikazio Ez Bortitzaren (KEB) ereduan oinarritua.

Tresna sinple eta zaindua, sentitzen dugunari hitzak jartzeko, behar dugunarekin konektatzeko eta ongizatea sustatzeko, bai maila pertsonalean bai harremanetan.

Banaka zein taldean erabiltzeko egokia: etxean, ikasgelan edo laguntza- eta akonpainamendu-espazioetan.

 

In stock

Kategoria:

Deskribapena

Sentimendu eta beharren karta-sorta hau Komunikazio Ez Bortitzaren (KEB) ereduan oinarrituta dago, eta gelditzeko, geure burua entzuteko eta barruan bizirik dagoenarekin konektatzeko gonbidapen gisa sortu da.
Gure sentimenduak eta beharrak aitortu eta ohoratzea, berez, zaintza-ekintza bat da.
Horrek begirada zabaltzen laguntzen digu, automatismoetatik irteten eta gure eguneroko bizitzan aukeratzeko eta jarduteko aukera berriak irekitzen.
Maila praktikoan, karta hauek laguntzen dute:

  • Sentitzen dugunari izena jartzen, “ondo” edo “gaizki” etiketen haratago.
  • Gure emozioen atzean dauden beharrak identifikatzen.
  • Gure ongizatearekin lerrokatuago dauden erabakiak hartzen.
  • Komunikazioa eta elkar ulertzea aberasten.

Tresna erabilgarria, eskuragarria eta aldi berean sakona da, emozioen hiztegia eta mugitzen gaituzten balioak modu bizipenez lantzeko aukera ematen duena.
Gainera, bere formatuari esker, proposamen atsegin eta malgua da: familian, ikasgelan, taldeetan edo akonpainamendu-, bitartekaritza- eta hazkunde pertsonaleko prozesuetan partekatzeko aproposa.
Kartak banaka zein taldean erabil daitezke, adin eta testuinguru desberdinetara egokituz. Oinarrizkora behin eta berriz itzultzeko baliabidea: sentitzen duguna entzutea eta behar duguna zaintzea.

Informazio Gehigarria

Hizkuntza

,