Amarte sin dejar de amarme; Guía práctica para unas relaciones plenas y satisfactorias – Marshall B.Rosenberg

11,90

Harreman osoak eta gogobetekoak izateko gida praktikoa

Bikoteentzat, familientzat eta lagunentzat.

Egilearekin galdera-erantzun saioa.

  • 13,5 x 21 zm
  •  96 orrialde
Kategoria:

Deskribapena

Pertsona askok maitasunean pentsatzen dugunean emozio bizi batean pentsatzen dugu, beste pertsona batekiko dugun sentimendu batean. Marshall B. Rosenberg-en Komunikazio Ez Bortitzak maitasuna beste modu batean ikusten laguntzen digu, bizitza aberasten duen modu batean. Maitasuna bihotzetik eta aske ematen den zerbait da. Ikas ezazu modu ireki eta zintzoan adierazten zure bikotekide, lagun eta familiakoekin, zugan bizirik dagoena azaleratzea beste asmorik gabe. Sentitu nahi duzun maitasuna bihotzetik bihotzerako lotura da, askatasunez eman eta jasotzearen pozak indartua.
Orri aberats hauetan, Rosenbergek maitasuna borondatez eman eta jasotzen ikasten laguntzen digu, errurik eta betebeharrik gabe. Beste pertsonarengan presente edo bizirik dagoenarekin konektatzeko oparia deskubritzera, enpatikoki jasotzera, adierazi duenarekin eta gustatuko litzaiokeenarekin bakarrik konektatzera. Arreta, lausengu edo eta afektu fisiko moduko maitasun-frogarik eskatzen ez duten harreman osoak garatzera. Emate eta jasotze hau maitasunaren benetako adierazpen pozgarria da, edozein sentimendu iragankor baino askoz sakonagoa.
Komunikazio Ez Bortitza (KEB) errukitik abiatutako konexio eta ekintzak inspiratzeko prozesu indartsua da. KEBeko prestakuntzak komunikazioa errazten eta gatazkari aurrea hartzen lagun diezazuke, pertsona guztiek beren beharrak asetzen lagunduz. Denboran zehar egiaztatutako prozesu praktiko eta eraginkor horrek berdin funtzionatzen du hezkuntzan, enpresan, gizarte-zerbitzuetan, gatazka politikoetan, familietan eta pertsonen arteko harremanetan.

 

 

 

Informazio Gehigarria

Neurriak 13,5 × 21 cm
Hizkuntza