NITAZ

Nor naizen jakiteko bidean nago. Denbora eta ahalegin handia jartzen dut elkar ezagutu nahi izateko, nire ikaskuntzak partekatu eta besteengandik ikasteko.
Nire bi semeak maisurik onenak izaten ari dira, haiekin batera hazteko.

Familia, hezitzaile, haur eta nerabeen arteko harremanetan eskarmentu handiarekin aitortzen naiz.

Liluratzen nauena nire ahotsarekin eta gorputzarekin helarazten disfrutatzen dut.
Musikak, kantuak, gitarra jotzeak eta dantzak barruko espazioetara eramaten naute, gozamena eta bizitzeko gogoa nigan bizitu egiten direlarik.

Aukeratu ditudan ikasketak gaur egun ondorengo titulazioak izatera eraman naute:

Komunikazio Ez Bortitzeko hezitzailea, Non violent Communication zentroak ziurtatua. Gizarte hezkuntzako diplomatua eta psikopedagogian lizentziatua. Haur masajeko hezitzailea.

certificacion-comunicacion-no-violenta

NIRE BILAKAERA KEB-arekin

Komunikazio Ez nire Nire bizitzan Bortitzarekin (KEB) topo egiteak, maite ditudan pertsonekin dudan erlazioa eta batez ere, neure buruarekin dudan harremana goitik behara aldatu du. Bere baitan duen giza beharren kontzientzia, nire barruko bakearekin harremanetan jartzen laguntzen didan mantra bihurtu da.

Pribilegiatua sentitzen naiz nire baitan harmonian bizitzea ahalbidetzen didaten baliabideak neureganatzearekin, nahiz eta ez dudan beti lortzen. Galtzen dudanean ongizate hori aurkitu ahal dudala jakiteak, itxaropenez betetzen nau.

Eta sekulako luxua da besteekin elkarlanean aritzea eta ikastea, hazteko eta eboluzionatzeko aukera asko eskaintzen dizkidalako, ikasle iraunkorra sentitzen bait naiz.

ELKARREKIN LAN EGIN DEZAGUN

Proposatzen dudan komunikazio ereduarekin, KEBn oinarrituta, ondorengoa eskeini ahal dezaket:

Nerea-Mendizabal-Comunicacion-no-violenta

HITZALDIAK

Familiei, hezkuntza arloko errealitateari, eta, oro har, interesa duen edonori zuzenduta. Aurkezpen interaktibo eta erakargarrien bidez hausnarketa-gune bat sortzen saiatzen naiz, parte-hartzaileak behaketarako eta ekintzarako motibazioa bilatu ditzan, bakoitzaren aukeren arabera.

GEHIAGO JAKIN
Nerea-Mendizabal-Formacion-Comunicacion-no-violenta

FORMAKUNTZA

Elkarrekiko ulermen eta eraginkortasun-irizpidearekin harreman esanguratsuak zaindu nahi dituen edozein pertsonari zuzendua. Hainbat testuingurutarako formatu desberdinak, edukiak sendotzeko denbora bat eskaintzeko helburuakin, kasu praktikoekin lan eginez.

GEHIAGO JAKIN

AKOMPAINAMENDU ETA ORIENTAZIO INDIBIDUALA

Banakako edo bikoteko saioetan (aurrez aurre edo skype bidez): kezka pertsonal edo familikoen akompañamentua, aurkezten ari den egoera horri aurre egiteko lagungarri izan daitezken alternatiba eta baliabideak elkarrekin sortuz.

9:00etatik 15:00etarako ordutegian, laguntza-saio pertsonalizatu batean interesa baduzu, jar zaitez harremanetan nirekin formularioaren bidez.

HARREMANETAN JAR ZAITEZ

HARPIDETZAREN BIDEZ KEB-ko GIDAREN PDF-a JASOKO DUZU DOAN

Gainera, hitzaldi/prestakuntzen egutegiaz gain, eduki baliotsu eta sortzen noan proeiktuei buruzko informazioa ere jasoko duzu.

    Pribatutasun politika eta legezko oharra irakurri eta onartzen ditut.

    Erabileraren arduraduna: Nerea Mendizabal Etxeberria, helbidea: Uztapide 3-4 ezq – 20740 (Gipuzkoa) | Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es