HITZALDIAK
Familiei, hezkuntza arloko errealitateari, eta, oro har, interesa duen edonori zuzendua. Aurkezpen interaktibo eta erakargarrien bidez hausnarketa-gune bat sortzen saiatzen naiz, parte-hartzaileak behaketarako eta ekintzarako motibazioa bilatu ditzan, bakoitzaren aukeren arabera.
Jendaurrean hitz egitea gustatzen zait, bertaratutakoen arreta erakartzea, haiekin konektatzea eta euren bidea bilatzen laguntzea. Nire esperientzia eskeini eta hartzaileak inspiratu ditzazkeen saioetan parte hartzeak asko elikatzen nau.
Hemen ezagutuko duzu zein diren nire hitzaldien gaiak eta nola jar zaitezkeen nirekin harremanetan, antolatzen duzun ekitaldirako pertsona egokia naizela uste baduzu.
HITZALDIETARAKO GAIAK
Hemen duzu hitzaldietarako ohikoak diren gaiak:
– Komunikazio Ez Bortitza: Ereduaren funtsezko elementuak aurkezten dira, geure buruarekin eta besteekin nahi dugun komunikazioa lortzeko. Benetako adierazpenak eta entzute enpatikoak guztion beharrak betetzea erraztuko du.
– Begirunezko komunikazioa, bizitzarako komunikazioa: Nolako harremanak izan nahi dituzu? Ohikoak zaizkigun jarrerak helburu hauetara eramaten nauten edo ez aztertuko dugu eta, ez bada horrela, nere inguruko pertsonengandik hurbil egoten eta garrantzitsua zaiguna lortzeko baliabideak aurkeztuko dira.
– Elkarrekin hazi: Amorrazio edo errua sentsazioak gainditzen zaituenean edo mugak jarri nahi dituzunean, jokaeren sustraia ezagutzeak lagundu zaitzake. Elkarrenganako errespetu eta komunikazio elikatuz famili giro atsegina sortzeak, gure seme-alaben ondoan haztea ahalbideratuko gaitu.
– Umeekin denbora, kantitatea ala kalitatea?: Daukagun bizi erritmoan, gurasooi ez zaigu erraza egiten gure “betebehar” eta/edo desioen zein haurrei eskeini nahi diogunaren arteko oreka aurkitzea. Eta sarritan errua gure gain hartzen dugu. Nola kudeatu dezaket dilema hau?
– Oinarri sendoa duen haurtzaroaren alde: Haurraren garapen osasuntsuan lagungarriak diren pilareak sakonduko dira: afektuzko lotura, nola asetu beharrak bakoitzaren erritmo propioa errespetatuz, eta emozio eta jokaera desatseginak ulertu bere prozesu ebolutiboan laguntzeko.
– Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi?: Haur bakiotzaren psikomotrizitate prozesuan beharrezkoak diren balditzak zaintzeak, haur guztiak beren kabuz lau hanketan eta oinez ikasten lagunduko du, trebatu beharrik izan gabe.
– Zer gertatzen da 2 urterekin?: Zein da gurasoen jarrera garai honetan bizitzen ari diren aldaketen aurrean? Dependentzi-independentzi borrokak, kasketak, esfínter kontrola, eskolarizazioa, anai-arreben jaiotzak…
– Haurraren loa: Haurraren loaren prozesua aurkeztuko da eta honen inguruan ditugun aukerak eta eraginak baloratuko dira. Haurren zein helduen beharrak zainduko dituen irtenbideak aurkitzea izango da helburua.
– Haurraren elikadura: Gurasook edoskitzearen eta janariaren inguruan ditugun kezka guztiak jorratuko dira. Baita mahai inguruan gertatzen den guztia ere.
– Eskola egokitzapena: Haurra eskolaratzearen arrazoiak mahai gainean jarri ondoren, egokitzapen prozesu honetan haurraren garapena modu osasuntsuan bermatuko duten baldintzak aztertuko dira (seinaleak, beharrezkoak diren denborak, atxikimendua… etab).
– Nerabeen gatazketan bide-lagun: Nerabezaroan aldaketa asko ematen dira eta nahiz eta geure nerabezaroa pasa dugun, sarritan ez zaigu erraza suertatzen ulertzea eta beraien ondoan igarotzea. Ikasketak, irteera orduak, mugikorrak, ixiltasunak, erantzun oldarkorrak…nola kudeatu beraien autonomia eta gure mugak?
– Familiko gatazka eta estresaren kudeaketarako 10 pilula: Eguneroko presak, ordutegiak, betebeharrak, expektatiba, gure onetik ateratzen gaituzten gai errepikakorrek egoera asko gatazkatsuak eta estres maila altuarekin bizitzera eramaten gaituzte. 10 pilula hauek gako freskagarriak izan daitezke modu arin eta ludikoan ideia eta baliabide batzuk barneratzeko.
– Nola saihestu eguneroko gatazkak?: Eguneroko erlazioan sortzen diren gatazkak gutxitzeko eta kudeatzeko zein etxeko giro eta harremanean hobetzeko ideia praktikoak.
– “Ez dut zigortu nahi”: Haurrak ikas dezan, gure erronka da espero dugun ekintza egin ezean, “ondorioa” izango duela aditzera ematea. Helduak sarritan ez dugu zigortzea baino modu egokiagorik aurkitzen. Hauek duten ereagina aztertu ondoren, gure eta beren helburuak zein harremana ere zainduko duten aukera desberdinak aurkeztuko dira.
– Mugak, guztiontzat beharrezkoak: Mugek duten zentzua eta beharra aztertuz, argitasuna emango zaie zeitzuk, noiz eta nola jarri. Betetzen ez dituen haurraren atzean zer dagoen ere hausnartuko da.
– “Nire haurrak jotzen du, nire haurra jotzen dute”: Nola lagundu agresibitatearekin? Nola ulertu eta lagundu bere emozioetan garapen osasuntsu batean laguntzeko? Zer egin dezakegu erasoa jasotzen duen haurrarekin?
– Bullying-a, inplikatuekin bat egiten: Erasoak egiten ari dena, jasotzen duena, parte hartzen edo ikusten daudenak eszenatoki bereko protagonistak dira. Denak behar dute bere neurri eta modura helduen begirada, arreta eta laguntza egoera honen konponbiderako.
– Anai-arreben arteko jeloskortasuna eta beraien arteko gudak: Jeloskortasunak gure seme alaben bizipen eta jokaerak baldintzatzen ditu. Gure behaketa indartuz eta ekintza zehatzak txertatuz, zailtasunak gutxitu, arindu eta bitartekari izaten ikas dezakegu.
– Baikortasunean heziz: Baikortasunak ez die bizkarra eman nahi ezkortasunari, kexei, eztabaidei, etsipenei eta haserreei. Begirada non eta nola jartzen dugun, horrek eragina izango du gatazkak murrizteko, bizitzeko eta bideratzeko moduan. Eta batez ere, autoestimuan eta guztion ongizatean izango du eragina.
– Nola lagundu haurren adimen emozionalean?: Zein da gurasoen jarrera emozioen aurrean? Nola lagundu diezaiekegu izendatzen eta kudeatzen? Haurren garapenean osasun emozionala osasun fisikoa zaintzea bezain garrantzitsua da.
– Nola lagundu haurrei beraien beldurrak kudeatzen?: Haurrak dituen beldurrek kezkatzen gaituzte eta hauek edukitzea edo gainditzea nahi ditugu. Eskura ditugun baliabide guztien bidez laguntzen saiatzen gara, eta sarritan, alferrik. Zer gehiago egin dezakegu?
– Haurrenganako konfidantza garatzen: Beren buruarengan konfiantza izatea nahi dugu, eta, horretarako, ezinbestekoa da guk haiengan konfiantza izatea. Zerk eragozten digu fidatzea? Noiz eta nola aska dezakegu kontrola, hegan egin dezaten?
– Guraso eta hezitzaileen amorrua: Amorruak gizakiongan duen funtzioa ezagutueta egoera bakoitzean bere helburua deskubritzea lagungarri izango zaizu, amorrua bizitzaren zerbitzurako indar bihurtzeko.
– Zertan babesten dut gehiegi eta zertan ez diot ematen behar duen adina?: Guraso bezala zenbait alorretan behar duena baino gehiago edo gutxiago ematen egon gaitezke denok. Nola bultzatu haurren autonomia eta aldi berean, haurrak behar duena ematen ari naizen segurtasuna eduki?
– Haurren autoestimua: Bere buruarekin duen irudi, estimu eta jarrerak bere bizitzarako alor guztietan izango duen eraginaren garrantziaren konzientzia hartu. Beraien autoestimuyaren eraikuntzan guraso eta hezitzaileok ispilu bat. Zer da haurrengan baloratzen duguna? Nola lagundu berak izango duen irudian?
– Haurrekin heriotzaz hitzegitea, bizitzako ikasgaia (hitzaldi musikatua): JJaiotza eta heriotza, denok igaroko ditugunak dira. Aldi berean, heriotzaren inguruan pentsatu eta hitz egitea kosta egiten zaigu. Haurrei eta helduei lagundu gaitzaketen irizpideak landuko dira,musikaren bidez senitzeari lekua eginaz.
– Gurasoen banaketa osasuntsu baten alde: Posible da bikote harremana ez izatea betirako; aldiz, guraso izaten jarraituko dugu. Nola adierazi diezaiokegu? Nola bizi dezake gurasoen banaketa? Nola zaindu eta erreparatu bere mina? Nola ez gehitu karga gehiago min horri?
(Aipatutako gaiez gain, hauek hezkuntza-eremuari buruzkoak izango lirateke)
– Eskola egokitzapena: Haurra eskolaratzearen arrazoiak mahai gainean jarri ondoren, egokitzapen prozesu honetan haurraren garapena modu osasuntsuan bermatuko duten baldintzak aztertuko dira (seinaleak, beharrezkoak diren denborak, atxikimendua… etab).
– Jangelan elikatzen: Fisiologikoki elikatzeko jartzen dugun indar guztiarekin batera duten elikadura afektiboaz hausnartuko dugu. Erantzunak arkituko ditugu ditugun helburuetara iritseko derrigortzeak, zigortzeak, mehatxatzeak edo saritzeak lagungarri zaizkin edo ez.
– Ikasketa esanguratsuak izateko ziurtasun emozionala lantzen: Ezinezkoa da ikastea, ziurtasun fisiko eta emoziona ez badago. Adimen emocional eta erlazioanalaren balioa hartuz, ikasketa orokorrerako oinarriak jarriko dira.
ZURE HITZALDIA ESKATU
Hitzaldi hauetakoren bat antolatu edo interesatzen zaizun beste gai batzuk proposatu nahi badituzu, bete formulario hau eta elkarrekin baloratu dezakegu egon daitezken aukerak.
Erabileraren arduraduna: Nerea Mendizabal Etxeberria, helbidea: Uztapide 3-4 ezq – 20740 (Gipuzkoa) | Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es