FORMAKUNTZA

Elkarrekiko ulermenean eta eraginkortasun-irizpidearekin harreman esanguratsuak zaindu nahi dituen edozein pertsonari zuzendua. Edukiak finkatzeko denbora, kasu praktikoekin lan eginez.

Giza harremanak zuzentzen dituzten oinarrizko eduki eta printzipioak lantzen dira. Horrek gakoak emango dizkigu, gure jokabidea ulertu eta gure bizitza eta erabakiak zuzentzen dituzten bideak ulertzeko.
Zeurekiko eta besteekiko begirada goxoa jarriaz kontzientzia hartzen lagunduko dizun tresna eta ariketak aurkituko dituzu, pixkanaka eboluzionatu ahal izateko.

Orri honetan, garatzen ditudan formatu desberdinak ezagutuko dituzu eta nirekin harremanetan nola jarri, elkarrekin hazteko edo nahi duzun ekitaldia antolatzeko pertsona egokia naizela uste baduzu.

KEB GUZTIONTZAT

KEBeko OINARRIZKO IKASTAROA

Geure buruarekin eta besteekin sakon konektatzeko modua ezagutzeko tailerra, eta horrela, ditugun harremanetan benetakotasunez adieraz dezagun eta enpatiaz entzun, izan bikotekidea, familia, lankide, adiskidea, komunitatea ….

ONDORENGOA BILATZEN BADUZU:

  • Ingurune pertsonalean nahiz profesionalean kalitate handiko harremanak sustatzen dituen komunikatzeko modu bat
  • Mindu gabe adierazteko eta entzuteko gaitasuna garatzea
  • Ulermenean, konfiantzan eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako harreman pertsonalak sortzea
  • Besteekin sakonago konektatzeko moduak
  • Kooperatzeko desioan oinarritutako boterea erabiltzeko sistema bat
  • Ezberdintasunak ebaztea eta guztiok irabazi ahal izateko irtenbideak sortzea

IKASTARO HONEK ONDORENGO ALORRETAN LAGUNDUKO DIZU:

  • Desatsegin zaizkigun portaeren arrazoi edo erroa ulertzen
  • Zailak egiten zaizkigun egoera konpontzen ikastea, zure harremanen kalitatea hobetuz
  • Gure ongizatea zaintzen duten ekintza zehatzak martxan jartzen
  • Emozioak jaso eta kudeatzen
  • Enpatiaz entzuten, entzuteko zailak diren hitzak edo jarrerak itzuliz
  • Exijitu gabe eskatzen
  • Adierazpen zintzo, benetako eta errespetuzkoa garatzen

Komunikazioa hobetu, harreman esanguratsuak zaindu eta, proposatutako helburuak lortzeko modu eraginkorrean kudeatzea bilatzen duen edozein pertsonari zuzendua.

Metodologiak teoria eta praktika konbinatzen ditu. Ikaskuntza guztia parte-hartzaileek planteatzen dituzten egoera eta kasu zehatzetatik abiatuta egiten da.
8-15 orduko formazioa da. Gehienez 20 parte-hartzaile.

KEB SAKONTZEKO IKASTAROA

KEBak geure buruarekin eta gainerakoekin erlazionatzeko eredu gizatiar bat aurkezten digu. Prestakuntzaren helburu nagusia KEBaren fintasunean sakontzea eta eguneroko bizitzako edozein esparrutan praktikatzeko euskarri diren trebetasunak eskuratzea da.

ONDORENGOA BILATZEN BADUZU:

  • Adierazpen zintzoan eta entzute enpatikoan trebetasuna bereganatzea
  • Zailtasun gehien sortzen dizkiguten emozioen lagun egitea: amorrua, errua, beldurra edo lotsa …
  • Harremanak ulerkorrak eta eraginkorrak izan daitezen, elementu onuragarriak ezagutu eta integratzea
  • Barne argitasuna, autoezagutza eta ahalduntzea areagotzea

IKASTARO HONEK ONDORENGO ALORRETAN LAGUNDUKO DIZU:

  • Zurekin eta besteekin lotura handitzen
  • Nork bere burua zaintzeko gaitasuna garatzen.
  • Asertibiboki eta enpatikoki adierazteko erraztasuna eta segurtasuna lortzen
  • “Ez” esaten eta bestearen “ezetza” onartzen
  • Amorrua, errua, beldurra, lotsa, etab. eraldatzen, emozio horiek gure beharrak zaintzearen bidean jartzeko
  • Ekintzak modu aske eta alaian eskatzen
  • Eskertzak adierazten

KEBean oinarrizko ezagutzak dituzten pertsonei zuzendua dago. Komunikazioa hobetu, harreman esanguratsuak zaindu eta, proposatutako helburuak lortzeko modu eraginkorrean kudeatzea bilatzen duen edozein pertsonari.

Metodologiak teoria eta praktika konbinatzen ditu. Ikaskuntza guztia parte-hartzaileek planteatzen dituzten egoera eta kasu zehatzetatik abiatuta egiten da.

Baldintza: KEBko oinarrizko ikastaroa egina izatea edo honen baliogarria.

Formazio jarraian datza, urriatik ekainera, hilean bi orduko saioekin. Gehienez 20 parte-hartzaile.

GURASO ESKOLA

GURASO ESKOLA

Guraso eta seme-alaben elkar ulertzea KEBaren bidez.

Gurasoek gure onena eman nahi dugu, eta seme-alabek bizitza betea izan dezaten lagundu nahi diegu. Askotan gure hizkerak, hurbiltasuna sortu eta gauzak erraztu ordez, komunikazioa blokeatu eta maite ditugun pertsonengandik urrundu egiten gaitu. Hizkuntza bat ikasten dugun bezala, haiekin komunikatzen ere ikasi dezakegu.

ONDORENGOA BILATZEN BADUZU:

  • Autoritateari eustea, autoritarioa izan gabe
  • Hitz egiten ikasi, seme-alabek entzun gaitzaten eta beraiei entzuten ikasi hitz egin diezaguten
  • Eguneroko zalantzak eta gatazkak modu seguru eta atseginean partekatzeko eta argitzeko espazioa

IKASTARO HONEK ONDORENGO ALORRETAN LAGUNDUKO DIZU:

  • Guraso izateko lan neketsuan ulertua eta lagundua sentitzen
  • Eguneroko gatazkei mehatxurik, zigorrik edo xantaiarik gabe aurre egiten
  • Behar duzuna identifikatzen eta eskaera eraginkorrak egiten, gauza bera ez errepikatzeko
  • Muga irmoak eta maitakorrak ezartzen jartzen
  • Amorrua eta frustrazioa modu positiboan bideratzen eta seme-alabei beren emozioetan laguntzen
  • Zure semearen edertasuna deskubritzen bere autoestimua eta konfiantza indartzeko

Beren seme-alabekin harmonia, lankidetza eta lotura handiagoa bilatzen duten gurasoei zuzenduta dago.

Metodologia: gurasoek partekatzen dituzten gai edo egoerekin eta proposatzen diren jarduerekin lan egiten da.

Etengabeko prestakuntza da, urritik ekainera bitartean, hilean bi orduko saio batekin. Gehienez 15 pertsona talde bakoitzeko.

Urtean behin irekitzen ditugu izen-emateak (irailean).

Jarduera honen deialdi berriei buruzko jakinarazpena jaso nahi baduzu, sartu zure datuak jarraian.

AUTOESTIMUA INDARTU EMAITZAK BALDINTZATU GABE

Guraso eta hezitzaileek, gure seme-alabekin eta ikasleekin elkar eraginean dihardugun momentutik, beren autoestimua elikatzen dugu. Gai honek kezkatzen gaitu, izan ere zuzenki eragiten baitu bere ikaskuntza-prozesuan, erabakiak hartzerako garaian, eurekin eta gainerakoekin harremantzeko moduan, eta bizitzan aurkezten zaizkien egoerak nola kudeatzen dituzten eran.

Haur eta gazteetan dagoen harri bitxia deskubritu dezagun, haien jokabidea edo emaitzak baldintzatu gabe.

ONDORENGOA BILATZEN BADUZU:

  • Autoestimua eraikitzeko eragiten duten elementuez jabetzea
  • Gizabanako bakoitzean dagoen altxorra deskubritzea
  • Nork bere buruaren konfiantza bultzatzea, bai familian bai ikastetxean
  • Haurtzaroko eta nerabezaroko zailtasunetan laguntzeko baliabideak barneratzea
  • Mugak ezartzea seme-alaben edo ikasleen autokontzeptuari kalterik egin gabe
  • Zoriontasunaren eta ongizatearen gakoak aurkitzea

IKASTARO HONEK ONDORENGO ALORRETAN LAGUNDUKO DIZU:

  • Autoestimua errazten edo oztopatzen duten elementuak argitzen
  • Ditugun ezaugarriak ezagutzen
  • Gogoko ez ditugun jokabideak kudeatzen, autokontzeptua babestuz
  • Gustatzen zaizkigun portaerak baloratzen eta aitortzen, manipulazioan edo laudorioetan erori gabe
  • Ikasketetan, harremanetan, trebetasunetan… zalantzati agertzen direnei laguntzeko baliabideak eskuratzen
  • Autoestimua elikatzeko proposamenak eta jarduerak txertatzeko baliabideak eskuratzea

Giza gaitasuna lortzeko baliabideak zabaldu nahi dituzten guraso eta hezitzaileentzat zuzendua.

Metodologiak teoría eta praktika konbinatzen ditu. Ikaskuntza guztia parte-hartzaileek planteatzen dituzten egoera eta kasu zehatzetatik abiatuta egiten da.

8-15 ordu infuruko formakuntza da. Gehienez 20 parte-hartzaile.

HAUR MASAJEKO IKASTAROA

  • Haur masajea 0-1eko haurtxoentzat: masajearen teknika lotura afektiboa bultzatzeko tresna gisa ikasteaz gain, hazkuntzako gaiak ere lantzen ditu.

Iraupena: 2 orduko 5 saio, gehienez 10 familiekin.

  • Haur masajea 1-6 urte bitarteko haurrentzat: kontaktura eramaten gaituzten proposamenetan oinarrituta, gure seme-alabekin harremanetan jartzeko beste modu afektibo eta dibertigarri batzuk praktikatzen dira, ipuinen, jolasen eta abestien bitartez. Halaber, umearekin lotutako gaiei buruzko solasaldia ere eskaintzen da.

Iraupena: 2 orduko 5 saio, gehienez 10 familiekin.

HEZKUNTZA ARLOA

Hauek dira irakaslegoarentzat, jangela edo garraioko arduradunentzat eta aisialdiko hezitzaileentzat eskeintzen ditudan formakuntzak.

SENTSIBILIZAZIO HITZALDIA

  • Komunikazioa, ikastetxearen helburuen zerbitzura:
    Eskolako eguneroko bizitzan, gure ikasleekin, gurasoekin, irakasleekin eta zuzendaritza-taldearekin harremanak ezartzen ditugu. Harreman hauek zaintzeak helburuak modu zuzenagoan eta eraginkorragoan betetzeko aukera ematen digu.
  • Segurtasun emozionala, ikaskuntza esanguratsu baterako oinarri gisa:
    Gure ahalegin guztia jartzen dugu ikasleei edukiak eta balioak transmititzeko. Adimen emozional eta erlazionalari denbora eskeintzea inbertsiorik onena da, ezinezkoa baita hau gabe ikastea.

Edozein mailatako hezitzaileei zuzendua eta parte hartzaileen mugarik gabe.

Iraupena: 2 ordu (orientagarria)

KEBeko OINARRIZKO IKASTAROA ESKOLAN

  • Zer nolako harremanak izan nahi ditugu ikasle, lankide, guraso edo zuzendaritza-taldearekin? Hezkuntza-komunitatean ditugun erlazioetaz jabetu
  • Gure helburuetara hurbiltzen gaituena argitu
  • KEBko sisteman oinarritutako adierazpen eta entzute enpatikoko eredua aurkeztu, eguneroko adibide esanguratsuak erabiliz
  • Irakasleak zaintzeko estrategiak aurkitu
  • Irakasleen eta ikasleen adimen emozionala lantzeko baliabideak eskuratu
  • Gatazkak konpontzeko edo mugak ezartzeko orduan lankidetza errazten duen tresnak ezagutu.

Edozein mailatako hezitzaileentzat zuzendua, partaide kopurua baloratuz.

Iraupena: 4-8 ordu (orientagarria)

JARRAIPENEKO IKASTAROA

Oinarrizko ikastaroa egin ondoren, hezitzaileen egoera errealei buruzko praktikekin sakontzen da, ariketa edo rol-jokoen bidez.

Edozein mailatako hezitzaileentzat zuzendua eta gehinez 20 partehartzailerentzat.

Iraupena: hilean 1- 2 ordu (orientagarria)

AUTOESTIMUA INDARTU EMAITZAK BALDINTZATU GABE

Guraso eta hezitzaileek, gure seme-alabekin eta ikasleekin elkar eraginean dihardugun momentutik, beren autoestimua elikatzen dugu. Gai honek kezkatzen gaitu, izan ere zuzenki eragiten baitu bere ikaskuntza-prozesuan, erabakiak hartzerako garaian, eurekin eta gainerakoekin harremantzeko moduan, eta bizitzan aurkezten zaizkien egoerak nola kudeatzen dituzten eran.

Haur eta gazteetan dagoen harri bitxia deskubritu dezagun, haien jokabidea edo emaitzak baldintzatu gabe.

ONDORENGOA BILATZEN BADUZU:

  • Autoestimua eraikitzeko eragiten duten elementuez jabetzea
  • Gizabanako bakoitzean dagoen altxorra deskubritzea
  • Nork bere buruaren konfiantza bultzatzea, bai familian bai ikastetxean
  • Haurtzaroko eta nerabezaroko zailtasunetan laguntzeko baliabideak barneratzea
  • Mugak ezartzea seme-alaben edo ikasleen autokontzeptuari kalterik egin gabe
  • Zoriontasunaren eta ongizatearen gakoak aurkitzea

IKASTARO HONEK ONDORENGO ALORRETAN LAGUNDUKO DIZU:

  • Autoestimua errazten edo oztopatzen duten elementuak argitzen
  • Ditugun ezaugarriak ezagutzen
  • Gogoko ez ditugun jokabideak kudeatzen, autokontzeptua babestuz
  • Gustatzen zaizkigun portaerak baloratzen eta aitortzen, manipulazioan edo laudorioetan erori gabe
  • Ikasketetan, harremanetan, trebetasunetan… zalantzati agertzen direnei laguntzeko baliabideak eskuratzen
  • Autoestimua elikatzeko proposamenak eta jarduerak txertatzeko baliabideak eskuratzea

Giza gaitasuna lortzeko baliabideak zabaldu nahi dituzten guraso eta hezitzaileentzat zuzendua.

Metodologiak teoría eta praktika konbinatzen ditu. Ikaskuntza guztia parte-hartzaileek planteatzen dituzten egoera eta kasu zehatzetatik abiatuta egiten da.

8-15 ordu infuruko formakuntza da. Gehienez 20 parte-hartzaile.

IKUSI NIRE HITZALDIAK

ESKATU ZURE FORMAKUNTZA

Ikastaroren bat antolatzeko edo bestelako gairen bat proposatu nahiko bazenu, bete formularioa eta elkarrekin baloratu ditzazkegu dauden aukerak.

    Pribatutasun politika eta legezko oharra irakurri eta onartzen ditut.

    Erabileraren arduraduna: Nerea Mendizabal Etxeberria, helbidea: Uztapide 3-4 ezq – 20740 (Gipuzkoa) | Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es