Eskatzeko artea: Tranpa komunak agerian utziz

Inoiz deseroso sentitu al zara, besteak zure beharrak kontutan hartu nahi zenituelako, aipatu beharrik izan gabe? Dilema hori dirudiena baino ohikoagoa da, eta frustrazioa eragin dezake gure arteko harremanetan.

Askotan eskatzen ari garelakoan, gure desioak partekatu besterik ez ditugu egiten. Adibidez, bikotekideari edo seme-alabei honako hau adierazten diogu: “Egun petrala izan dut, eta berehala ohera joan beharrean nago”. Horrekin uste dut beste pertsonak ulertu beharko lukeela lankidetza eskatzen ari naizela, eta neure onetik aterako naiz nire ustez egin beharko lukeena egiten ez badu.

Era berean, gure beharrei erantzuteko ahaleginean, nahi duguna epai inplizitu edo esplizituak dakartzaten ezkutuko mezuekin adierazi ohi dugu: “Etxean gehiago laguntzea nahi dut”. Askotan, esaldi horrek erantzun defentsiboak pizten ditu: “Zeri buruz ari zara? Asko egiten dut etxean! “. Egia esan, pertsona gehienek ekarpen positiboa egin nahi dute, baina batzuetan ez dituzte gure beharrak ulertzen, edo beste batzuk zaintzen saiatzen dira.

 

Eskaera argiak eta zehatzak

Gustatzen ez zaizun zerbait jakinaraztea behar duzunean, pertsonak eskaera gisa entzun ahal izateko moduan egiteak, ez gaitzespen gisa, erraztu dezake nola jasoa izango den. Disgustatzen gaituena argi eta objektiboki deskribitzea, zein aldaketa ikustea gustatuko litzaidakeen eta zergatik axola zaidan azaltzeak lagundu ohi du.

“Etxeko lanetan denbora asko ematen dudala jabetzen naiz eta laguntza gehiago behar dut. Prest egongo zinateke kontuak ordaintzeko jestioak egitera eta haurrekin lotutako hitzordu/bileretaz arduratzea?”

Horri esker, pertsona erasotua edo erruduna sentitzeko aukerak murriztuko dira, eta zure ongizateari nola lagundu diezaiokeen ulertzea erraztu dezake.

 

Eskaerak galdera bat egitea eskatzen du

Gure ametsak egia bihurtzeko aukera gehiago izango ditugu, desioak airera bota beharrean, besteak egitea nahi dudana egiteko prestutasunaren inguruan galdetzeko ausardia izaten dudanean.Horrela besteak, nere bizitza zerk aberastuko duen argi jasotzen du, bai edo ez erantzun ahal izateko. “Axola al zaizu afariaz arduratzea eta haurrak oheratzea?”

 

Erantzunera irekita

Garrantzitsua da kontuan hartzea beste pertsonak ezetz esateko eskubidea duela. Aldi berean, erronka handia irekiko zaigu, orokorrean etsipenari edo frustrazioari aurre egiten bait diogu gure eskaerak ezetza jasotzen dutenean. Hala ere, eskaeraren bati ezetz esaten diogunean, guretzat garrantzitsua den zerbaiti bai esaten ari garen moduan, bestea ere berdin ariko dela ikustea lagundu gaitzake.

Horregatik, eskaeretako osagai garrantzitsua izango da bestearen konpromisoekiko eta kezkekiko enpatia erakustea. Hori desafiatzailea izan badaiteke ere, batez ere geure beharrak asetzeko irrikaz gaudenean, ulermen-jarrera lantzeak erraztu egin dezake bi aldeei mesede egingo dieten konponbideak aurkitzeko bidea. Onartu dezakegu puntu horretara iristeko denbora eta ahalegina behar izan dezakegula eta prozesu hori ez dela beti erraza, ezta zuzena ere.

Laburbilduz, eskatzeko habileziak menderatzeak gure komunikazioan argia, zehatza, asertiboa eta enpatikoa izatea eskatzen du. Hori egitean, gure harremanak sendotzeaz gain, geure eta besteen ongizateari ere laguntzen diogu.

Besarkada bat,

Nerea.