EPAIKETAK ERALDATU. TRANSFORMAR JUICIOS

Epaitu behar ez dugula entzutea ez zait lagungarria iruditzen. Gainera, ez dut uste gizakiak hori ekidin dezakeenik. Ez ditugu gure buruko pantailan sartzen diren pentsamenduak aukeratzen. Arazoa ez da epaitzea, pentsamendu horiek egia absolutua direla sinestea baizik, eta horietan oinarrituz erlazionatzea.

Mundua, gertaerak eta pertsonak ongi/gaizki, zuzen/oker, on/txar, zuzen edo bidegabearen paradigmatik ikusteak epaitzera garamatza. Hizkuntza horrek deskonektatu egiten gaitu. Epaiketa bakoitza behar asegabe baten adierazpen tragikoa dela jakitean datza gakoa. Kontzientzia horrek judizioak (guregana, beste batzuengana) etengabeko ikaskuntzarako aukera bihurtzea ahalbidetzen digu, horien atzean dauden beharrak deskubritzeko.

Komunikazio Ez Bortitzak (KEB) epaiketei ongietorria egitera, entzutera eta eraldatzera gonbidatzen gaitu, informazio baliotsua ematen baitute.

Oso insegurua naizela uste dudanean, nitaz konfiatzea behar dudala izan daiteke. Zeurekoia zarela uste dudanean, esan nahi dudana da niretzat garrantzitsua dena kontuan hartzea behar dudala. Despistatua naizela esaten didazunean, ulertzen dut bakoitzaren erantzukizuna baloratzen duzula eta zure ustez garrantzitsuak diren gauzetan arreta jartzea gustatuko litzaizukeela.

Epaiketen hizkuntzak ahuldu, sumindu eta defentsiban jartzen gaitu. Beharren hizkuntzak elikatu nahi dugunaren balioa eta norabidea adierazten digu, gaia dagokion tokian kokatzeaz gain.

Judizio edo hitzen atzean dauden beharrak aurkitzeak geure buruarekiko eta besteekiko loturarantz garamatza, gure bizitzak aberasteko moduak aurkitzeko eta epaien bidez sortzen diren behar edo balioak zaintzeko estrategiak aurkitzeko aukera areagotuz.

Ez zaitez epaiketa hori isilarazten saiatu. Judizio horren bidez adierazten ari den beharra edo balioa zein den galdetzea lagungarria izan dakizuke.

 

Besarkada bat,

Nerea.