Elkarrizketa zailak kudeatzeko gomendioak

Beti ez dakigu nola aurre egin elkarrizketa zailei


Ez gaude beti elkarrizketa zailak izateko prest.

Askotan tresnarik gabe aurkitzen gara, eta ondorioz, isildu egiten gara, edo, bestela, liatu egiten dugu.


Gizarte batetik gatoz, eta egoera jakin batzuk ditugunean edo horiei aurre egiten diegunean (egoera horiek ez direla errazak edo deseroso sentituko garela dakigunean), haietatik ihes egiten dugu, egoera horiek geroratzen ditugu, eta abar, egoera horiei aurre ez egiteko.


Elkarrizketa zailak dira, hain zuzen ere, egoera horietako bat. Bikotekidearekin, nagusi batekin, lankide batekin, zure seme-alabekin, lagun batekin, senide batekin (aita, ama, osaba, iloba…) eta gure bizitzan elkarreraginean aritzen garen pertsona askorekin hitz egitea izan daiteke.

Argitasun eta errespetuz kudeatzen ikasten dugunean, dena aldatzen da.

Esan duzuna ez ezik, nola esan duzun ere garrantzitsua da, beste pertsonari eragin diezaiokeelako.

Kontuz! Esaten ez denak ere pisua du.


Hona hemen aholku erabilgarri batzuk, egoera horiei aurre egiteko:

1.Prestatu zure burua emozionalki

Hitz egin aurretik, hausnartu: zein da zure intentzioa? zer esan nahi duzu? Zer espero duzu bestearengandik?
Elkarrizketa zailak ez dira inprobisatzen. Helburuak argi edukitzeak lagunduko dizu lasai egoten.

2.Aukeratu momentu eta leku egokia

Ez hitz egin urduri edo giro tentsionatuan, eta ezin baduzu saihestu, behintzat, zure emozioa aitortu. Aukeratu lasaitasuna eskaintzen duen espazio bat, etenik gabe eta behar adinako denborarekin.

3.Erabili tonu lasaia eta errespetuzkoa

Hitzek pisua dute… baina tonuak are gehiago.
Erabili “ni”tik abiatutako esamoldeak (“nik uste dut…”, “gustatuko litzaidake…”), kritikak saihesteko.

4.Entzun benetan

Ez da soilik zure mezua helaraztea. Entzun arretaz eta eten gabe. Zer zaindu nahian dabil? Batzuetan, esan gabekoak ere garrantzitsuak dira.

5.Irtenbideak bilatu, ez errudunak
Helburua ez da eztabaida irabaztea, baizik eta harremanak hobetzea edo arazoak konpontzea.
Nola zaindu ditzakegu guztion beharrak? Hori da gakoa.

6.Laguntza behar baduzu… eskatu.
Batzuetan, elkarrizketa bat izateko prestakuntza edo laguntza eskatzea lagungarri izan daiteke.

Indarkeriarik gabeko komunikazioak honekin lagun gaitzake:

  • Hobeto komunikatzen ikas dezakegu, errespetutik, enpatiatik, pazientziatik…
  • Elkarrizketa eta egoera deseroso horiei aurre egin diezaiekegu a priori, eta ondo senti gaitezke eduki ondoren.
  • Ariketak egin ditzakegu elkarrizketa horiek praktikatzeko eta hobeto eraman eta maneiatzeko.

Horregatik sortu dut ere “Elkarrizketa Zailak” ikastaroa:

Komunikazio Ez Bortitzean oinarritutako esperientzia formatiboa, gaur egun deserosoak egiten zaizkizun egoerei aurre egiten laguntzeko.

Honek zurekin oihartzuna izan badu eta elkarrizketa zailak hobeto maneiatzen ikasi nahiko bazenu, irailaren 27an hasiko den ikastaro bat prestatu dut.

Lortu ongizate emozional eta erlazional handiagoa ikasturte berri honekin: “elkarrizketa zailak maneiatzea”.

  • Data: irailaren 27an aurrez aurre + hurrengo bi larunbatetan online
  • Arbe Hotelean (Mutrikun)

Ikastaro honetan aurkitu tresna praktikoak:

  • Mugak argi eta garbi jartzea
  • Gatazkei lehertu gabe aurre egitea
  • Minik eman gabe sentitzen duzuna adieraztea
  • Bestean galdu gabe entzutea


Zer barne hartzen du ikastaroak?

  • Aurrez aurreko saioa irailaren 27an, larunbat goizez, 10:00etan 13:30 arte Hotel Arben (Mutrikun): oinarriak eta tresna praktikoak.
  • Telegram talde bat Nerea Mendizabalekin eta ikastaroko gainerako parte-hartzaileekin, 15 egunez: benetako egoeretan oinarritutako ariketak eta banakako feedbacka.
  • 2 jarraipen-saio online (ordu 1ekoak) hurrengo bi larunbatetan 9:30etan.


Eman izena formulario honetan, plazak mugatuak dira!


Gainera, abuztuaren 27a baino lehen izena ematen baduzu, % 13ko DTOa duzu!

EMAN IZENA HEMEN

HARPIDETZAREN BIDEZ KEB-ko GIDAREN PDF-a JASOKO DUZU DOAN

Gainera, hitzaldi/prestakuntzen egutegiaz gain, eduki baliotsu eta sortzen noan proeiktuei buruzko informazioa ere jasoko duzu.

    Pribatutasun politika eta legezko oharra irakurri eta onartzen ditut.

    Erabileraren arduraduna: Nerea Mendizabal Etxeberria, helbidea: Uztapide 3-4 ezq – 20740 (Gipuzkoa) | Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es