Adimen Emozionala: Gure Ongizatearen eta Harremanen Gakoa
Kaixo, gaur adimen emozionalaz hitz egin nahi dizut, gure emozioak ezagutu, ulertu eta kudeatzeko gaitasuna ematen digun trebetasunaz. Gaitasun multzo honek gure ongizatean eta besteekin dugun harreman moduan eragin zuzena du. Daniel Goleman adituak dioenez, arlo honetako erreferenteak, bizitzako arrakastaren %75 gure harreman pertsonalak nola kudeatzen ditugun araberakoa da, eta %25 soilik pilatzen dugun informazioaren araberakoa. Honek benetan harritzen nau!
Hezkuntza-sistemari eta familiei begiratuta, ohartzen naiz ezagutza pilatzean ahalegin handia jarri dugula, baina emozioen kudeaketa, enpatia garatzea eta gatazken konponbidea bezalako gaitasunak alde batera utzi ditugula. Hala ere, inoiz ez da berandu. Gure buruarekin eta ingurukoekin hasi dezakegu lan hau: seme-alabekin, ikasleekin eta lagunekin.
Emozioak Onartzearen Balioa
Gure gizartean, sarritan, gaizki sentiarazten gaituzten emozioak edo deserosotasunak baztertzera ohituta gaude. Erronka handiena sentitzen duguna sentitzen uztea dela uste dut, emozio horiek aldatu nahi izan gabe. Emozioak gure behar garrantzitsuen berri ematen duten mezulariak baino ez dira.
Adibidez:
- Gosea sentitzen badugu, seguruenik elikatzeko beharra adierazi nahi digu..
- Nekatuta bagaude, atseden hartzea behar izan dezakegu.
- Antsietatea edo beldurra badugu, segurtasuna edo babesa behar dugu.
- Pozik bagaude, guretzat esanguratsua den zerbaitekin konektatuta gaudelako izan daiteke..
- Tristura sentitzen badugu, galera bat prozesatzeko edo hausnartzeko unea izan daiteke.
«Nola sentitzen naiz?» eta «Zer behar dut?» galdetzeak emozio hauei erantzuteko abiapuntu ona izan daiteke.
Eguneroko Ongizate Emozionala Zaindu
Egunero hortzak garbitzeari edo jateari denbora eskaintzen diogun bezala, gure osasun emozionala zaintzeko ohiturak ere sar ditzakegu gure egunerokoan. Hauek barne hartzen dituzte:
- Arnasketa kontzientea praktikatzea: Egunero 5-10 minutu emozioekin konektatzeko arnasketa erabiliz aldea handia egin dezake. Sentitzen dugun horretan arnasa hartu eta askatzea lagungarria izan daiteke.
- Autozaintzarako agenda bat erabili: Garatu dudan tresna honek egunean minutu batzuk baino ez ditu eskatzen emozioak, hausnarketak eta lehentasunak erregistratzeko. Esaterako, Komunikazio Ez Bortitzaren inguruan hausnartu/praktikatzeaz gain, idatz dezakezu:
- Egunean programatutako ekintzak.
- Egin nahi ditudan zereginen zerrenda
- Eguneko lehentasunezko zereginak, autozaintzarako eskainiko ditudan uneak gehituz.
Reflexio hauek zure egunerokotasunean txertatu nahi badituzu, agenda nire online dendan aurki dezakezu: https://nereamendizabal.eus/produktu/agenda.
Haur eta Helduentzako Baliabideak: “Zutani” Jolasa
Haurrak, familiak eta irakasleekin lan egitean, “Zutani” jolasa oso baliabide berezia erabiltzen dut. Jolas hau emozioak identifikatzen, gure beharrekiko konektatzen eta gatazkak modu eraginkorrean kudeatzen laguntzeko diseinatu da.
Materialak sentimenduen eta beharretan kartak eta hauen katalogo bat biltzen du. Adibidez:
- Emozioak kolore berdeko txartelekin irudikatzen dira.
- Beharrak kolore fuksiako txartelekin.
Txartelekin dinamika hauek egin daitezke:
- Bikoteak bilatu: Behar eta emozio konbinazioak identifikatzea.
- Mimika: Sentimenduak irudikatu eta norbait nola sentitzen den asmatu.
- Nor da Nor: Norbaiten emozio eta beharrak deskubritu, errealak edo zoriz.
Jolas hauek enpatia sustatzen, autoestimua hobetzen eta gatazken konponbidea errazten laguntzen dute, bai haurretan eta bai helduetan.
Emozioak eta gatazkak modu dibertigarrian lantzeko tresna baten bila bazabiltza, “Zutani” jolasa nire online dendan aurki dezakezu: https://nereamendizabal.eus/produktu/zutani-jolasa.
HARPIDETZAREN BIDEZ KEB-ko GIDAREN PDF-a JASOKO DUZU DOAN
Gainera, hitzaldi/prestakuntzen egutegiaz gain, eduki baliotsu eta sortzen noan proeiktuei buruzko informazioa ere jasoko duzu.
Erabileraren arduraduna: Nerea Mendizabal Etxeberria, helbidea: Uztapide 3-4 ezq – 20740 (Gipuzkoa) | Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es