Aurten nire egunerokoan ezinbesteko bihurtu den tresna bat sortu dut: agenda kontzientea.
Baina ez da edozein agenda, zure erritmoarekin eta zeure buruarekin konektatzeko agenda bat da.
Data finkorik gabeko agenda da —urteko edozein unetan hasi zaitezke— eta kontzientziaz antolatzen laguntzeko, zure buruarekin konektatzeko, eta erritmo erreala mantentzeko diseinatuta dago, gehiegizko autoeskariek sortzen duten presiorik gabe.
Eguneroko erritual txiki bat
Goizero, nire agendan idazteko minutu batzuk eskaintzea zentratzen nauen errituala bihurtu da.
Laguntzen dit benetan garrantzitsua dena gogoratzen, arreta jartzen, eta distrakzio edo egiteko zerrenda amaigabeetan ez galtzen.
Bada zerbait ia magikoa boligrafoa hartu eta eguneko lehentasunak idazten ditudanean. Eta egindako zereginak marratzeak ematen duen sentsazio horrek —”dopamina txute” txiki hori— motibazioa eta aurrerapen sentsazio erreala ematen dizkit.
Norbere buruarekin konpromisoa
Antolakuntzatik harago, zerbait sakonagoa gertatzen da idazten dudan bakoitzean:
nire buruari mezu bat bidaltzen diot.
“Hemen nago zuretzat, zurekin nago konprometituta” esaten diot.
Pixkanaka, eguneroko keinu horrek barne-konfiantza sendotzen laguntzen du.
Askotan, gauza asko agintzen ditugunean eta ez ditugunean betetzen, konturatu gabe, gure buruarengan sinestea ahultzen dugu. Agenda honek hori berreraikitzen lagundu dit, txikitik eta errealetik hasita.
Itxaropenak doitzen ikastea
Beste ikaskuntza handi bat izan da egun errealean oinarritzea, ez buruan daukadan egun ideal horretan.
Askotan, zeregin gehiegi idazten ditugu eta, gero, ezinezkoa egiten zaigu guztia egitea; horrek frustrazioa ekartzen du.
Agenda honek lehentasunak asmoz aukeratzen eta benetan garrantzitsua dena egitea nahikoa dela onartzen irakatsi dit.
Agendaren egitura
Orri bakoitzak hiru atal sinple ditu:
- Programatutako jarduerak: hitzorduak, bilerak, saioak…
- Egun horretan egin nahiko nituzkeen zereginak.
- Hiru lehentasun nagusi —hiru soilik—, egunaren amaieran eginda nahi ditudan horiek.
Gainera, egun bakoitzak hausnarketa edo ariketa txiki bat dakar, Komunikazio Ez Bortitzaren printzipioetan oinarrituta.
Batzuetan galdera bat da, beste batzuetan esaldi bat edo egunean zehar gogoan izateko ideia bat. Gure emozioak, komunikazioa eta harremanak zaintzeko gonbidapen txiki bat.
Partekatutako tresna bat
Oso berezia izan da agenda hau gurasoen taldeetan erabiltzea, hilero elkartzen garenetan.
Saio bakoitzean, norbaitek orri bat irekitzen zuen ausaz eta eguneko hausnarketa irakurtzen zuen.
Keinu sinple horrek elkartu, partekatu eta elkarrizketa sakonak irekitzen lagundu digu.
Horrela hasten ditugu saioak, presentziarekin eta zentzuarekin.
Amaitzeko gonbidapena
Agenda hau egitura, malgutasun eta autozaintzaren beharretik sortu dut.
Eta ilusio handia egiten dit zurekin partekatzea.
Bizi duzunarekin bat badator, gonbidatzen zaitut agenda hau probatzera eta zure erritmoan egokitzera.
Agian, zuretzat ere bihurtuko da zurekin berriro konektatzeko espazio txiki hori.
HARPIDETZAREN BIDEZ KEB-ko GIDAREN PDF-a JASOKO DUZU DOAN
Gainera, hitzaldi/prestakuntzen egutegiaz gain, eduki baliotsu eta sortzen noan proeiktuei buruzko informazioa ere jasoko duzu.
Erabileraren arduraduna: Nerea Mendizabal Etxeberria, helbidea: Uztapide 3-4 ezq – 20740 (Gipuzkoa) | Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es

