Elkarrekin hazi
Komunikazio ez-bortitza. Gure seme-alabekin konektatzeko ariketak.
Audio liburu honek Komunikazio Ez Bortitzaren funtsezko elementu teorikoak biltzen ditu, familiaren testuingurura egokituta, modu erraz eta argian eta adibide eta ariketa praktiko askorekin konbinatuta. Ariketak deskargatu ahal izango dituzu, horiek egitea erosoagoa izan dadin.
Zer aurkituko duzu “Elkarrekin hazi” liburuan?
– Zure eta zure seme-alaben jokabideen sustraia deskubrituko duzu, elkarrekiko errespetu, komunikazio eta konfiantzazko oinarriak lantzeko.
– Adierazpen zintzoan trebatu eta enpatiaz entzun ahal izango duzu, behatzeko, sentimenduak ezagutzeko, beharrak identifikatzeko eta eskaera eraginkorrak egiteko gaitasuna garatuz.
– Errua edo amorrua gailentzen zaizunean edo mugak jarri nahi dituzunea zu zeu edo besteak zaintzeko benetako ekintzak bilatzen lagunduko dizu.
– Gatazkari aurre egiteko eta lankidetza-iturri bihurtzeko baliabideak emango dizkizu, aurkezten den ikaskuntza-aukeratik abiatuta.
– Proposamen asko aurkituko dituzu zure seme-alaben eta zeure autoestimua indartzeko, giza potentzial osoa lortzen laguntzeko.
Liburu honetako tresnek elkarren hazkundea sustatu nahi dute. Familiako kide guztien beharrak zaintzeak familia-giro egokia eta emozionalki segurua sortzen lagunduko du. Abentura aparta, elkarrekin haz gaitezkeena.