Elkarrizketa zailak nola kudeatu harremana hautsi gabe

Badira egunetan, asteetan edo urteetan saihesten ditugun elkarrizketak.
Ez zer esan ez dakigulako, baizik eta esaten dugunean zer gerta daitekeen beldur garelako.

Beldur gara mina emateaz.
Beldur gara beste pertsona haserretzeaz.
Beldur gara tentsioa sostengatzen ez jakiteaz.
Eta askotan, zaurgarri sentitzeaz ere beldur gara.

Hala ere, elkarrizketa zail bat saihesteak ez du desagerrarazten.
Gehienetan, ondoeza beste leku batera mugitzen da: gorputzera, distantzia emozionalera, isiltasun deserosoetara edo eguneroko eztabaida txikietara.

Posible da elkarrizketa zailak ikuspegi sakonki gizatiar batetik kudeatzea: komunikatzea ez da borroka bat irabaztea, baizik eta harremana zaintzea, geure burua zaintzeari utzi gabe.

Lau alderditan arreta jartzea proposatzen dizut. Alderdi horiek lagungarriak izan daitezke harreman konplexuetan une zail horiek zeharkatzeko, eraso egin gabe, ihes egin gabe eta emozionalki deskonektatu gabe.

1. Elkarrizketa arretaz hastea

Elkarrizketa asko lehenengo esalditik bertatik tenkatzen dira.

Askotan presaka sartzen gara, akusazioak eginez edo barruan pilatutako guztia kolpe bakarrean askatuz:

“Beti gauza bera egiten duzu”,
“Banekien ez ninduzula ulertuko”,
“Zurekin ez dago hitz egiterik”.

Horrela hasten garenean, beste pertsona defentsiban jartzen da askotan, guk esateko duguna entzuten hasi aurretik.

Horregatik da hain garrantzitsua sarrera prestatzea.

Honelako esaldiek:

“Badago zurekin hitz egin nahi nukeen zerbait. Une egokia al da?”
“Gure harremana asko baloratzen dut eta gai hau nola bizi dudan kontatu nahi nizuke.” 

espazio seguruago bat sortzen laguntzen dute.

Xehetasun txikia dirudi, baina elkarrizketaren tonua erabat aldatzen du. Beste pertsonak sentitzen du ez dela erasotua izango, eta horrek entzuteko aukera gehiago irekitzen ditu.

2. Sentitzen duguna adierazteaa, erasotu gabe

Elkarrizketa zailetan erronka handienetako bat adieraztearen eta leporatzearen arteko aldea egitea da.

Ez da gauza bera esatea:

  • “Ez duzu inoiz niregan pentsatzen”

Edo esatea:

  • “Hori gertatu zenean triste sentitu nintzen, kontuan hartua sentitzeko behar dudalako.” 

Lehenengo kasuan errua besteari egozten diogu.
Bigarrenean, gure esperientzia partekatzen dugu.

Gertakarietatik, emozioetatik eta beharretatik hitz egiteak gatazkaren eskalada asko murrizten du.

Horrek ez du esan nahi “leun” hitz egin behar dugunik edo garrantzitsua dena isildu behar dugunik. Argitasunez hitz egitea esan nahi du, beste pertsona etsai bihurtu gabe.

3. Entzutea ez da amore ematea

Batzuetan uste dugu entzuteak arrazoia ematea esan nahi duela.

Baina entzutea beste pertsonak zer bizi duen ulertzen saiatzea da, nahiz eta haren ikuspegiarekin ados ez egon.

Honelako galderek:

“Zuk nola ikusten duzu?”
“Zer da garrantzitsua zuretzat guzti honetan?” 

elkarrizketa irekita mantentzen dute, borroka bihurtu ordez.

Elkarrizketa zailek erantzun automatiko gutxiago eta benetako jakin-min gehiago behar dute.

Izan ere, norbait entzuna sentitzen denean, bere burua defendatzeko beharra txikitu egiten da.

4. Tentsioa erregulatzea ere komunikatzea da

Ez dugu beti dena une berean konpondu behar.

Batzuetan gorputza gehiegi aktibatzen da: amorrua agertzen da, blokeoa, ihes egiteko gogoa edo entzuteko ezintasuna.

Eta une horietan ere modu kontzientean komunikatu gaitezke.

Honelako esaldiak satea:

“Momentu bat behar dut sentitzen dudana ordenatzeko”.
“Urduri nagoela nabaritzen dut. Geroago jarraituko dugu?” 

ez da elkarrizketa saihestea.
Hobeto eusteko ahalegina egitea da.

Atsedenaldi osasungarri bat eskatzea askoz helduagoa izan daiteke inpultsibotasunetikhitz egiten jarraitzea baino.

Elkarrizketa zailek ere gerturatu gaitzakete

Askotan pentsatzen dugu gatazkek harremanak hausten dituztela.
Baina gehienetan harremanak gehien kaltetzen dituena ez da gatazka bera, garrantzitsua denari buruz hitz egiteko ezintasunak baizik.

Modu egokian kudeatutako elkarrizketa zailek intimitate handiago, ulermen gehiago eta benetakotasun haundiagoa sor dezakete.

Ez da perfektu egitea kontua.
Mina dagoenean ere presente egoten ikastea baizik.

Izan ere, komunikatzea ez da hitz egitea bakarrik.
Lehen distantzia zegoen tokian zubiak eraikitzea ere bada.

Eta hori ere ikasi egiten da.

Horregatik sortu dut ere “Elkarrizketa Zailak” ikastaroa:

Komunikazio Ez Bortitzean oinarritutako esperientzia formatiboa, gaur egun deserosoak egiten zaizkizun egoerei aurre egiten laguntzeko.

Honek zurekin oihartzuna izan badu eta elkarrizketa zailak hobeto maneiatzen ikasi nahiko bazenu, irailaren 27an hasiko den ikastaro bat prestatu dut.

Lortu ongizate emozional eta erlazional handiagoa ikasturte berri honekin: “elkarrizketa zailak maneiatzea”.

  • Data: irailaren 19an aurrez aurre + hurrengo bi azteazkenetan online
  • Arbe Hotelean (Mutrikun)

Ikastaro honetan aurkitu tresna praktikoak:

  • Mugak argi eta garbi jartzea
  • Gatazkei lehertu gabe aurre egitea
  • Minik eman gabe sentitzen duzuna adieraztea
  • Bestean galdu gabe entzutea


Zer barne hartzen du ikastaroak?

  • Aurrez aurreko saioa irailaren 19an, larunbat goizez, 10:00etan 13:30 arte Hotel Arben (Mutrikun): oinarriak eta tresna praktikoak.
  • Telegram talde bat Nerea Mendizabalekin eta ikastaroko gainerako parte-hartzaileekin, 10 egunez: benetako egoeretan oinarritutako ariketak eta banakako feedbacka.
  • 2 jarraipen-saio online (ordu 1ekoak) hurrengo bi asteazken 20:30etan. (irailaren 23 eta 30a)


Eman izena formulario honetan, plazak mugatuak dira!


Gainera, abuztuaren 15ra baino lehen izena ematen baduzu, % 13ko DTOa duzu!

EMAN IZENA HEMEN

HARPIDETZAREN BIDEZ KEB-ko GIDAREN PDF-a JASOKO DUZU DOAN

Gainera, hitzaldi/prestakuntzen egutegiaz gain, eduki baliotsu eta sortzen noan proeiktuei buruzko informazioa ere jasoko duzu.

    Pribatutasun politika eta legezko oharra irakurri eta onartzen ditut.

    Erabileraren arduraduna: Nerea Mendizabal Etxeberria, helbidea: Uztapide 3-4 ezq – 20740 (Gipuzkoa) | Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es