Estresa murriztea, harreman osasungarriagoak izatea, komunikazioa hobetzea eta gatazkak behar bezala konpontzea gustatuko litzaizuke?

Komunikazio Ez Bortitzarekin harreman pertsonalak eta lanekoak hobetzea eta gaizki-ulertzeek eta gatazkek dakarten estresa murriztea lortuko duzu.

Familiei, hezkuntza arloko errealitateari, eta, oro har, interesa duen edonori zuzendua.

Momentu honetan egoera hauetako batetan zaude edo zure ingurunea hau eragiten dizu (eskolan, familian, lanean, …)?

  • Gatazkak eta gaizki-ulertzeak daude eta ez dakizu nola konpondu gertatzen denean edo nola hobetu komunikazioa hobeto lantzeko.
  • Kritika gogorrak edo ez oso konstruktiboak jasotzen dituzu, edo zuk igortzen dituzu.
  • Gatazkak ikaskideekin, lankideekin, familiarekin edo eskolan ikasleekin izaten dituzu.
  • Eztabaida eta desadostasun errepikariak bikotekidearekin.
  • Epaitua edo kritikatua sentitzen zara lanean edo etxean.
  • Etengabeko autokritika egiten diozu zeure buruari.
  • Une batzuetan kontrola galtzen ari zaren sentsazioa duzu, haserrea ere bai, haserre handia…
  • Eskolan ikasleen artean jokabide desegokiak edo liskarrak ikusten dituzu.

Normala da horrela sentitzea, baina hau ikasi dezakezu zure lanean, bizitza pertsonalean edo eskolan hobeto sentitzeko, komunikatzeko eta lantzeko. Baita eskolan edo taldean ikasleek eta irakasleek Komunikazio Ez Bortitza ikasi eta aplikatu dezakete.

Komunikazio Ez Bortitzaren onurak

  • Pertsonen arteko, familiako eta laneko harremanak edo ikasleekiko harremanak hobetzeko tresnak eta ariketak ezagutzea eta praktikatzea.
  • Gaizki-ulertuetatik sortzen den estresa murriztea, beharrak eta sentimenduak argi eta errespetuz komunikatzean.
  • Gatazkak murriztea eta modu eraikitzailean jorratzea.
  • Enpatia eta ulermena sustatzea.
  • Komunikazio pertsonala eta profesionala hobetzea.
  • Gogobetetze pertsonal handiagoa eta autoestimua handitzea.
  • Familia-giroa, giro pertsonala edo profesionala hobetzea, elkarri eragiten dioten pertsonen arteko lankidetza eta laguntza sustatuz.
  • Asertibitatea ulertzea eta praktikatzea, eta mugak jartzen jakitea.

 

Informazioa eskatu

IKASTARO ETA TAILERRAK

  • KEB oinarrizkoa eta sakontzekoa
  • Komunikazio asertiboa eta mugak
  • Guraso eskolak
  • Irakasleen formakuntza
  • Haur masajea 0-1 urte eta 1-5 urte
  • Lanbide heziketako ikasleekin

HITZALDIAK

  • Komunikazio Ez Bortitza
  • Oinarri sendoa duen haurtzaroaren alde
    • Haurraren loa eta elikadura
    • Eskola egokitzapena
    • Nerabeen gatazketan bide-lagun
  • Familiko gatazka eta estresaren kudeaketarako 10 pilula
    • Ez dut zigortu nahi
  • Mugak, guztiontzat beharrezkoak
    • Anai-arreben arteko jeloskortasuna eta beraien arteko gudak
  • Baikortasunean heziz
    • Nola lagundu haurren adimen emozionalean?
    • Guraso eta hezitzaileen amorrua
  • Haurren autoestimua 
    • Haurrekin heriotzaz hitzegitea, bizitzako ikasgaia

Zure formakuntza edo hitzaldia eskatu eta hobetu zure komunikazioa

Informazioa eskatu

Zure zentroa, eskola, guraso eskola, taldea edo hezkuntza-komunitatea aldaketa honen parte izatea nahi duzu eta Komunikazio Ez Bortitza landu?

Hezkuntza-zentro batean, gurasoen elkarte batean edo haur eta nerabeekin lan egiten duen erakunde batean ari zara? Errespetutik komunikatzeko, zigorrik gabe mugak ezartzeko eta loturatik eta kontzientziatik hezteko bide berriak bilatzen badituzu, leku egokian zaude.

Nerea Mendizabal naiz psikopedagogoa eta Komunikazio Ez Bortitzean (KEB) aditua. Formakuntza eta hitzaldi hurbil eta eraldatzaileak eskaintzen ditut, hezitzaile eta familientzat egunerokoan eragin zuzena dutenak. Tailer praktikoetatik hasi eta entzule talde handientzako hitzaldietaraino, proposamen bakoitza zuen komunitate edo taldearen beharretara egokitzen dut.

Nerea-Mendizabal-Formacion-Comunicacion-no-violenta

ZURE HITZALDIA EDO KURTSORAKO ESKATU INFORMAZIOA

Hitzaldi, kurtso edo formakuntza hauetakoren bat antolatu edo interesatzen zaizun beste gai batzuk proposatu nahi badituzu, bete formulario hau eta elkarrekin baloratu dezakegu egon daitezken aukerak.

    Pribatutasun politika eta legezko oharra irakurri eta onartzen ditut.

    Erabileraren arduraduna: Nerea Mendizabal Etxeberria, helbidea: Uztapide 3-4 ezq – 20740 (Gipuzkoa) | Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es