Harreman osasungarriagoak izatea, komunikazioa hobetzea, estresa murriztea eta gatazkak era eraikitzailean konpontzea gustatuko litzaizuke?
Komunikazio Ez Bortitzaren bidez, zure harreman pertsonal eta profesionalak hobetu ditzakezu, eta gatazken edo gaizki-ulertuen ondorioz sortzen den estresa arindu.
Familiei, hezkuntza arloko profesionalei eta, oro har, harremanak hobetzeko interesa duen edonori zuzendua.
Zure egunerokoan familia, eskola edo lan giroan egoera hauek bizi izan dituzu inoiz?
- Gatazkak dituzu familiako kideekin, lankideekin edo ikasleekin, eta ez dakizu nola bideratu.
- Kritika gogorrak jasotzen edo egiten dituzu, edo epaitua sentitzen zara.
- Etengabe egiten diozu autokritika zeure buruari.
- Eztabaida eta desadostasun errepikakorretan aurkitzen zara.
- Batzuetan kontrola galtzen ari zaren sentsazioa duzu.
- Ingurukoen liskarrek eragiten dizute, eta ez dakizu nola lagundu.
Ez zara bakarra. Bizipen hauek oso ohikoak dira. Gidatzea edo sukaldatzea bezala, komunikatzea ere ikas daiteke.
Gure bizi-kalitatea harremanen kalitatearen araberakoa da. Zerbait egin dezakegu hobeto sentitzeko bai maila pertsonalean, bai inguratzen gaituzten harremanetan.
Komunikazio Ez Bortitzaren onurak
- Komunikazio pertsonala eta profesionala hobetzea.
- Gaizki-ulertuek sortzen duten estresa murriztea.
- Norberaren bizipenei buruz argi eta errespetuz komunikatzea.
- Gatazkak murriztu eta era eraikitzailean kudeatzea.
- Enpatia eta ulermena sustatzea.
- Familia, lan edo ikasketa giroa hobetzea, elkarrekiko lankidetza eta laguntza sustatuz.
- Asertibitatea eta mugak modu osasuntsuan jartzen ikastea.
- Gogobetetze pertsonala eta autoestimua handitzea.
IKASTARO ETA TAILERRAK
- Komunikazio Ez Bortitza: oinarrizkoa eta sakontzekoa
- Komunikazio asertiboa eta mugen ezarpena
- Guraso eskolak
- Irakasleentzako formazioa
- Haur masaje tailerrak (0–1 urte eta 1–5 urte)
- Lanbide Heziketako ikasleentzako saioak
HITZALDIAK
- Komunikazio Ez Bortitza
- Oinarri sendoa duen haurtzaroaren alde
- Haurraren loa eta elikadura
- Eskola egokitzapena
- Nerabeen gatazketan bidelagun izatea
- Eguneroko gatazken kudeaketa:
- Familian gatazkak eta estresa arintzeko 10 pilula
- “Ez dut zigortu nahi”
- Mugak: guztiontzat beharrezkoak
- Anai-arreben arteko jeloskortasuna eta gatazkak
- Harreman osasuntsuak lagun artean
- Haurren adimen emozionala lantzen
- Gurasoen eta hezitzaileen amorrua
- Baikortasunean hezi
- Haurren autoestimua
- Heriotzaz haurrekin hitz egitea: bizitzako ikasgaia
Zure interesen araberako tailerrak, formazioak edo hitzaldiak jasotzeko edo informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Hezkuntza-zentro batean, gurasoen elkarte batean edo haur eta nerabeekin lan egiten duen erakunde batean ari zara? Errespetutik komunikatzeko, zigorrik gabe mugak ezartzeko eta loturatik eta kontzientziatik hezteko bide berriak bilatzen badituzu, leku egokian zaude.
Nerea Mendizabal naiz psikopedagogoa eta Komunikazio Ez Bortitzean (KEB) aditua. Formakuntza eta hitzaldi hurbil eta eraldatzaileak eskaintzen ditut, hezitzaile eta familientzat egunerokoan eragin zuzena dutenak. Tailer praktikoetatik hasi eta entzule talde handientzako hitzaldietaraino, proposamen bakoitza zuen komunitate edo taldearen beharretara egokitzen dut.
