Zutani joko didaktikoa da, etxean zein eskolan erabil daitekeena, gatazkak konpontzeko eta elkar ulertzeko eta lantzeko helburuarekin.
Bideo tutorial bat duzu hemen joko proposamen batzuekin. Hemen banan-banan, binaka edo taldeka egin ditzakezun aukera askoz gehiago aurkezten ditut.

Sentimendu eta beharrak ASMATZEN

IMINTZIOZKA

Bikotean edo taldean.

  • Pertsona batek zoriz Sentimendu edo Beharren karta bat hartzen du eta bere keinu edo gorputz mugimenduaren bidez sentimendu edo behar horrek iradokitzen diona adierazten saiatzen da, norbaitek zein karta den asmatu arte.
  • Asmatzen duenak hurrengo karta aukeratzen du mimika jolasarekin jarraitzeko.

NOLA SENTITZEN NAIZ “…” BEHAR DUDANEAN?

Bikotean edo taldean.

  • A-k galdetzen du: nola uste duzu sentitzen naizela nire …. behar hau asetu gabe dagoenean? (Beharren karta bat panelean jarriko du, sabelaren aldean).
  • A-k bere karta sortatik bi Sentimendu karta hartzen ditu eta buruz behera jartzen ditu.
  • B-k zein Sentimendu izan daitekeen asmatzen saiatzen da, bere karta sortako bi sentimendu paneleko bihotzaren aldean jarriz.
  • A-k asmatu duen edo ez esaten du. Ez badu asmatzen, beste sentimendu batekin probatzen du eta asmatzeko beste saiakera bat egiten du.

SENTIMENDUA DESKRIBATZEN

Bikotean edo taldean.

  • A-k Sentimendu karta bat hartzen du besteak ikusi gabe.
  • Sentimendu hori marrazten du inspiratzen dion forma edo koloreak erabiliz.
  • Sentimenduaren seinaleak bere gorputzeko zein partetan (ataletan) nabaritzen duen (dituen) adierazten du.
  • Sentimendu hori gorputz mugimendu edo keinuekin irudikatzen du.
  • B-k zein sentimendu den asmatzen saiatzen da.

NIRE BEHARRAK ZAINTZEKO DITUDAN MODUAK

Bikotean edo taldean.

  • A-k besteak ikusi gabe Beharren karta bat hartzen du eta behar hori asetzeko modu edo ekintza konkretuak adierazten ditu behar hori izendatu gabe.
  • B zein behar den asmatzen saiatzen da.

NOLA GAUDE?

Bikotean edo taldean.

  • A-k bere karta sortatik Sentimendu edo Beharren karta bat hartzen du eta panelean jartzen du buruz bera, B pertsonak ikusi gabe.
  • B-k bere Sentimendu eta Beharren kartak mahai gainean jartzen ditu buruz gora eta A-ri galderak egiten hasten da, honek BAI edo EZ-ezko batekin erantzutea duelarik: ¿sentimendu bat da? ¿atsegina al da? Zutik al dago? Bakarrik al dago?
  • B-k erantzunari dagokion kartak kentzen joango da, A-k panelean jarri duen karta bakar batekin geratu arte.
  • Ez badu asmatzen, A-k zein sentimendu edo behar den esango dio.

ASMAKIZUNETARAKO BESTE MODU BATZUK

Bikotean edo taldean.

  • Jolasten gaudenok tartean gauden egoera batean, besteak eduki ditzazkeen sentimendu eta Beharrak asmatzen saiatzen gara, kartak panelean jarriaz.
  • A-k B-k izan ditzazketen Sentimenduen kartak bihotzaren aldean jartzen ditu eta Beharren kartak sabelaren aldean, eta alderantziz, B-k A-k izan ditzaken sentimenduak bihotzean eta beharrak sabelean.
  • A eta B-k asmatu duten edo ez esaten dute, eta ez badute asmatu, berriro saiatzen dira.

BIKOTEAK AURKITZEN
Bakarka, bikotean edo taldean.

  • Mahai ganean bi barajetako Sentimendu edo Beharren karta guztiak buruz behera jartzen dira.
  • Pertsona batek bi kartei, hondo gris-eko bat eta hondo zuriko beste bati buelta ematen dio.
  • Karta berdinak badira, gorde egiten ditu eta beste bikote bat bilatzen saiatzen da.
  • Bere ezkerretara dagoenak jarraitzen du bikote guztiak topatu arte.

Zailtasun handiagoko aldaera bat, karta sorta osoa jarriz izan daiteke. Eta azailtasun txikiagoko beste aldaera, sentimendu atseginak edo sentimendu desatseginak bakarrik jarriz.
<h3GOGORATUZ

SENTIMENDUAK GOGORATUZ

Bikotean edo taldean.

  • A-k zoriz Sentimendu karta bat hartzen du eta panelean jartzen du bihotzaren aldean.
  • Horrela sentitu den egoera bat gogoratzen du eta B-rekin konpartitzen du.
  • Asetu ziren edo asetu ez ziren Beharren karta bat aukeratzen du eta sabelaren aldean jartzen ditu. Gauza berbera egiten du B-k.

BEHARRAK GOGORATUZ

Bikotean edo taldean.

  • A-k zoriz Beharren karta bat hartzen du eta panelean jartzen du sabelaren aldean.
  • Behar hori asetu zen edo asetu ez zen egoera bat gogoratzen du eta B-rekin konpartitzen du Egoera horretan bizi zuen sentimendu bat aukeratzen du eta panelean jartzen du, sabelaren aldean.
  • Gauza berbera egiten du B-k.

ASETZEAK GOGORATUZ

  • A-k zoriz Beharren karta bat hartzen du eta eta panelean jartzen du bihotzaren aldean
  • Behar hori asetzeko erabili ohi duen modu edo baliabideak gogoratzen ditu.
  • Behar hori asetzeko beste modu berri batzuk pentsatzen eta sortzen saiatzen da.
  • Gauza berbera egiten du B-k.

 

AUTO ENPATIA ETA ENPATIA 

GERTATZEN ZAIDANA EDO ZAIONA ARGITU

Bakarka

  • Egoera erreal bat aukeratu.
  • Aukeratu sentimenduen barajatik nola sentitzen zaren isladatzen duen/duten karta/k
  • Karta/k NI panpinaren panelean ipini, bihotzaren alderdian.
  • Aukeratu beharren barajatik zer behar duzun isladatzen duen/duten karta/k.
  • Ipini karta/k Ni panpinaren panelean, sabelaren alderdian.
  • Aukeratu sentimenduen barajatik bestea nola sentitu ote daitekeen isladatzen duen/duten karta/k.
  • Ipini karta/k ZU panpinaren panelean, bihotzaren alderdian.
  • Aukeratu beharren barajatik besteak zer behar izan dezakeen isladatzen duen/duten karta/k.
  • Ipini Karta/k ZU panpinaren panelean, sabelaren alderdian.
  • Zure beharrak edo bestearenak zaintzeko zer egin dezakezun hausnartu eta aurrera eraman ditzazkezun ekintza zehatzak erabaki.

EMPATIA

GURPILA

Taldean (Egokitu daiteke bikotean egiteko)

  • 2 pertsona baino gehiago borobilean jartzen gara.
  • Pertsona batek egoera bat aurkezten du gertaerak azalduz: zer gertatu da…, eta egoera horretan bizitako bi edo hiru Sentimendu karta aukeratzen ditu. Adibidez: Nire haurrak hortzak garbitu nahi ez dituenean, ni kezkatuta eta haserretuta sentitzen naiz. Eta panelean, sentimendu karta horiek bihotzaren aldean jartzen ditu.
  • Bere ezkerretara dagoen pertsonak Beharren kartetatik bat aukeratzen du, egoera aurkeztu duen pertsona horreek zer beharko duen pentsatuz, eta bere aurrean jartzen du. Entzun duenaren laburpen bat egiten du, berak somatzen duena hipotesi bezala gehituz. Esaldia baieztatzeko galderarekin amaituko dugu: hau da? Adibidez: hau gertazen zaizula esaten duzunean, …. Sentitzen zara… ze … behar duzu. Hau da?  Egoera aurkeztu duenak ez du baiezkorik edo ezezkorik erantzungo, solik entzun egingo du.
  • Gauza berbera egiten dute gurpileko gainontzeko guztiek. Pertsona bakoitzak egoera horretan pertsona horrek eduki dezakeen ustezko beharrak aukeratzen ditu eta goiko esaldiarekin galdera luzatzen dio
  • Egoera aurkeztu duenak gurpilean eskeini zaizkion Beharren kartetatik berari gertatzen zaiona jasotzen dituenak hartzen ditu eta panelean jartzen ditu, sabelaren aldean jarriz.
  • Taldearen laguntzarekin, aurkitu dituen behar hauek asetuak izaten lagunduko dioten ekintza edo estrategi desberdinak idazten ditu, ahalik eta konkretuen.
  • Ezkerretara dagoen pertsonak beste egoera bat aurkezten hasten da, sortzen dizkion sentimenduak azalduz eta asetzea behar duenarekin, eta hurrengo txanda egiten da

*Gurpila egiteko beste aldaera bat: egoera aurkezten duen pertsonak zailtasuna edukitzen ari den pertsonaren sentimenduak aukeratuz (seme/alaba, bikotea…), eta partaideak, pertsona honek izan ditzakeen beharrak iradokiz.